135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kudeaketa-esleipena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, langileria arloan

Burlatak Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, honako irizpen hau onetsi zuen:

“Ustekabean norbait kontratatu beharra sortu da Burlatako Berdintasunerako agentea ordezkatzeko.

Hark Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak toki entitateen beharrak asetzeko eginiko zerrendak erabiltzea proposatu du. Zerrenda horiek beste udal batzuekin batera eginiko kudeaketa-esleipenaren bidez eratu ziren; esleipen haren xedea izan zen berdintasun arloan espezializaturiko teknikarien hautaketarako sistema bat ezartzea, sor zitezkeen langile-beharrak kudeatze aldera.

Ikusirik Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailearen 2018ko ekainaren 4ko 0007/2018 Ebazpena, deialdi bat egitea onesten duena hautaproben bidez zerrenda bat eratzeko, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko toki entitateek aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat izan dezaten. Ebazpen horretan honako hau adierazten da: “Era berean, Nafarroako beste edozein toki entitatek ondoren ere sinatu ahal izanen du antzeko esleipen bat, eratuko den izangaien zerrenda erabiltze aldera kontratazioak egiterakoan.

Toki entitate honen borondatea da Berdintasunerako agentearen eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda bat edukitzea.

Kontuan harturik udal honek une honetan ez duela bitarteko teknikorik, ez eta langile egokirik behar diren probak egiteko, eta aintzat hartuta prozedurarik arinena eta eraginkorrena dela 2018an udalek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari (Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuko erakunde autonomoa) eginiko esleipenera atxikitzea.

Kontuan hartuta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan printzipio orokorrei buruz xedatzen dena (Nafarroako Administrazio Publikoari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 58. artikuluan arautzen dira printzipio horiek): “Foru Komunitateko administrazioaren eta Nafarroako toki entitateen arteko harremanak koordinazio, lankidetza eta laguntzan oinarrituko dira”.

Ikusirik idazkaritzako eta giza baliabideetako adostasun txosten teknikoa, salbu eta hizkuntza-eskakizunari dagokionean, eta erabakia Udalbatzaren eskumenekoa denez, eta gehiengo osoa behar duenez,

Udalak, osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

1.–Onestea atxikitzea zenbait udalen eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren artean 2018. urtean adostutako kudeaketa-esleipenera, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko deialdia, hautaprobak eta izangaien zerrendaren kudeaketa egiteko adostu baitzen, bat etorriz Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailearen 2018ko ekainaren 4ko 0007/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian xedatuarekin, kontratazioetarako eratu zen izangaien zerrendaren kudeaketa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari esleitzeko.”

Kudeaketa-esleipenak ez dio inolako kosturik ekarriko Burlatako Udalari.

2.–Eskatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari merezimendu gisa balora dezala deialdi haren bidez eratu zen zerrendako izangaien artean edo deitu beharrekoen artean dauden pertsonen euskararen jakite-maila, 5 puntura bitarte gehienez ere, Burlatako Udalaren araudiari jarraikiz eta ondoko irizpidea aplikatuz:

euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 5 puntu. Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulu baten bidez frogatzen ahal da, graduazio honen arabera:

A1: 1 puntu.

A2: 2 puntu.

B1: 3 puntu.

B2: 4 puntu.

C1 edo EGA. 5 puntu.

2.–Onestea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak helarazitako hitzarmena, gauzatzen duena Burlatako Udalak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari egiten dion kudeaketa-esleipena, eta ahalbidetzen duena bi erakundeen arteko lankidetza.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4.–Alkateari ahalmena ematea, hitzarmen hori eta erabaki hau betetzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

5.–Erabaki hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.”

Burlatan, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2108914