135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Eraikuntzako ordenantzaren 40. eta 98. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2021eko apirilaren 21eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren 40. eta 98. artikuluen aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2108775