135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko 1. poligonoko 493. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, udalkide guztien adostasunez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Beireko Udal Planean, Escaleras Arizona SLk sustatua eta Beireko 1. poligonoko 493. lurzatiari eragiten diona. Haren xedea da 5.1 exekuzio unitatea handitzea eta egungo unitatean exekutatutako garapenak finkatzea. Unitatea lurzoru urbanizaezinera zabalduz handituko da; hori dela eta, Beireko hirigunearen mugapena aldatu behar da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beiren, 2021eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2108441