135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Zubielkiko 78 B lurzatian. Hasierako onespena

Allingo alkate udalburu Eduardo Martinicorena Mortalek, 2021eko maiatzaren 25ean eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zubielkiko 2. poligonoko 78B lurzatirako, Lopez Lobera eta Echavarri Aedo teknikariek idatzia eta Leonardo Oroquieta Arayak sustatua. Haren xedea da lerrokaduraren eta gehieneko okupazioaren baldintzak ezartzea, biltegiko nabe bat gauzatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta zabalkunde handieneko egunkarietan iragarkia jarrita, ukitutako jabeei jakinarazteaz gain, nahi duenak espedientea azter dezan eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Amillaon, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2108608