135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Epatzea pertsonak edo entitateak, haien eskubide eta interes legitimoak ukiturik gelditzen ahal badira Nafarroako Administrazioaren Auzitegian jarritako 21-00571 gora jotzeko errekurtsoagatik, zeina ezarri baita kirol instalazioetako kudeatzaile eta kirol-koordinatzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio bidez eratzeko deialdiaren aurka

Jakinarazten da, 2021eko maiatzaren 19an (Sarrera Erregistroko zenbakia: 2389), Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia bat jaso dela, 2021eko maiatzaren 14koa, esaten duena tramitazioan dela 21-00571 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Larraitz Osés Ripaldak jarri du deialdi honen aurka: deialdia, kirol instalazioetako kudeatzaile eta kirol-koordinatzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio bidez eratzeko.

Alkatetzaren maiatzaren 27ko 431/2021 Ebazpenean ezarritakoa betetzeko, epatzen dira pertsona eta entitate guztiak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak ukiturik gelditzen ahal badira errekurtsogilearen uziak baiesteagatik, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete. Helbidea: Iturrama kalea, 10, Iruña.

Zizur Nagusian, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2108901