135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, udaltzain-agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tafallako Udalaren udaltzain-agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, eta aurrerago, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko abenduaren 12an hartutako erabaki baten bidez aldaketa batzuk egin ondotik 2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tafallako Udalak, Alkatetzaren 2021eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Alvaro Blasco Pascual Tafallako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente izendatzea.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2108596