135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, kultura-teknikari koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin. Onartuen behin betiko zerrenda

Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 26an, deialdi bat onetsi zuen, betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, kultura-teknikari koordinatzailearen lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin; B mailakoa izanen da, eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizuna izanen du. Hala, 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia, apirilaren 22an.

Deialdiaren 4. oinarrian ezartzen da, izangaiak onartzeko prozedurari dagokionez, ezen eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta izangai bazterturik ez baldin badago, kasu honetan bezala, behin betikoa bilakatuko dela. Beraz, proposamenak aurkezteko epea iragan denez, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz hamahiru izangai aurkeztu direla eta bat ere ez dela baztertua izan, bidezkoa da izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Beraz, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko maiatzaren 28ko erabakiaren bitartez, honako deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da: kultura-teknikari koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin. Erabakia argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Arestian aipatu bezala, deialdira aurkeztu direnen artetik izangai bat bera ere ez denez baztertu, bidezkoa da hautaprobak egiteko eguna eta ordua zehaztea eta iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.

Horiek horrela, honako egun eta ordu hauek zehaztu dira hautaprobak egiteko: 2021eko ekainaren 24an, goizeko 08:30ean, Berriozarko Mendialdea H.L.H.I.P.ko jantokian eginen da oposizioaldiko ariketa baztertzailea. Test moduko 20 galdera ebatzi beharko dira, deialdiko II. eranskineko gaiei buruzkoak. Ariketa zuzendu eta plikak ireki ondoren oposizioaldiko bigarren ariketa eginen da, gai zerrendako gaiei buruzko proba praktiko bat eta/edo memoria-proiektu formatuko proba bat. Bigarren proba hau lehen ariketa gainditu duten izangaientzat bakarrik izanen da (8.1. oinarria). Zehaztutako egunak eta orduak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren webgunean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Berriobeitin, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

I. ERANSKINA

Izangai onartuak eta baztertuak

–Onartuak:

ARCHANCO MANCHO, MIKEL

ARNEDO PÉREZ, ITSASO

ARTÁZCOZ AZCÁRATE, NOELIA

BERHO GOÑI, JOSUNE

DOMÍNGUEZ SANTA CRUZ, AINHOA

ETXARRI TAPIA, ANE

ETXARTE BUEZO, RUT

HUÁRRIZ ADOT, JOSEBA

LARRAYA GUILLÉN, MAIALEN

MÉNDEZ GÓMEZ, LOREA

OÑATE HERNANDO, LOREA

TIRAPU GOICOECHEA, MIREN

VEGA OTERO, ARANTZAZU

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: L2108855