133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

165/2021 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak egiteko 2020-21 ikasturtean (deialdia abenduaren 9ko 515/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen). DDBN identifikazioa: 539626.

Erreklamazioak aurkezteko epea martxoaren 12an amaitu zen, eta ez zen erreklamaziorik jaso. Hortaz, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak txosten bat aurkeztu zuen, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko proposamenarekin euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak egiteko 2020-21 ikasturtean (deialdia abenduaren 9ko 515/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abenduaren 9ko 515/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiko dirulaguntza bat ematea Jaso Fundazioari (G71298871), 5.000,00 eurokoa, 2021eko gastuen aurrekontuko “Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak” izeneko 420001 42410 4816 322002 partidaren kontura.

2. Dirulaguntza ukatzea entitate hauei: Alloko guraso-elkarteari (G31182298), “Argia Ikastola” Kultur Elkarteari (G71010631) eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteari, Nafarroa (G71309694); eta partez ukatzea “Sortzen gurasoak” (G31591217) gurasoen elkarteari, ez dutelako betetzen 3. oinarriaren 1. puntuak (“Diruz lagundutako jarduera motak”) proposatzen dituen jarduerak. “Sortzen gurasoak” (G31591217) ikasleen guraso-elkarteen federazioari eskaera ukatu zaio “Eskoletatik antzokira” jarduera egiteko, ez duelako lortu 60 puntuko gutxieneko puntuazioa 8. oinarrian, “Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak”.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasuna Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Euskara Atalera, eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2107622