133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2. eta 3. aldaketak 2021eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2021eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2. AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

–Gastuetan, honako aurrekontu-aplikazio hau sortzen da: 1 1612 62400 “Ibilgailu berria”; gastua: 15.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko da gastu hori.

3. AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

–Gastuetan, honako aurrekontu-aplikazio hau sortzen da: 5 1621 62600 “GPS sistema”; gastua: 26.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko da gastu hori.

Lakuntzan, 2021eko ekainaren 2an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2108721