133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oilagorrak ehizatzeko txartelak salgai 2021-2022 denboraldirako

Aezkoako Batzarre Nagusiak aditzera ematen du salgai jartzen direla oilagorrak ehizatzeko banakako 19 txartel, zazpiehun euro (gehi BEZa) bakoitzeko. Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkezten ahalko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Batzarrearen bulegoetan (Ibarreko etxea - Aribe) daude interesdunen eskura bai txartelak emateko prozedura eta haien aprobetxamendua arautzen duten baldintza-agiriak, bai eta txartelak eskatzeko eskabide-eredua ere.

Ariben, 2021eko maiatzaren 24an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2108482