133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udalaren kultur jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoei buruzko ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2021eko maiatzaren 4ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela aldaketa Udalaren kultur jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoei buruzko ordenantzan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunean egoteko izapidea. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin. Halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2108490