133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2021eko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2021 aurrekontu-aldaketa, aparteko kreditua gaitzekoa, eta 2/2021 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria gaitzekoa.

Espedienteak Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraituz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Tirapun, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2108726