133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren 2021eko ekitaldiko plantilla organikoan.

Plantillaren aldaketa onetsia Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Epe horretan alegaziorik jartzen ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jende guztiak jakin dezan.

Oteitzan, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2108725