133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Aldaketa, Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2021eko maiatzaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Herri-larreak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nabaskozen, 2021eko maiatzaren 24an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2108499