133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Erregelamendua, arautzen duena herritarrak joatea osoko bilkuretara eta batzordeen bileretara. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea barne erregelamendu bat, arautzen duena herritarrak joatea osoko bilkuretara eta batzordeen bileretara.

Onetsitako barne erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da osoko bilkuretara eta batzordeen bileretara herritarrak joatea arautzen duen barne erregelamendua, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2108892