133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa egitea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan. Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuen testu osoa interesdunen eskura dago Ezkabarteko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://sedeelectronica.ezcabarte.es/wp-content/uploads/2021/05/Bases-modificadas-Ezcabarte.pdf

Ezkabarten, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2108296