133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2021eko maiatzaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2108602