133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko araua

Beriaingo Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Udalaren kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeko prezio publikoen aldaketa onestea 2021eko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ERANSKINA

2021eko tarifak

I. epigrafea.–Igerilekuak.

DENBORALDIKO ABONAMENDUAK

ERROLDATUAK

(euroak)

4 urtetik beherakoak

0,00

Haurrak: 4 urtetik 12 urtera bitarte

35,00

Gazteak: 13 urtetik 25 urtera bitarte

40,00

Helduak: 26 urtetik 64 urtera bitarte

60,00

65 urtetik gorakoak eta minusbaliatuak

40,00

Familiakoa (*) - Seme edo alaba 1

125,00

Familiakoa - 2 seme-alaba

130,00

Familiakoa - 3 seme-alaba edo gehiago

135,00

(*) Familia: aita eta/edo ama eta 18 urtetik beherako seme-alabak.

Tarifak %75 handituko dira (denboraldiko abonamenduaren gainean) erroldaturik ez daudenendako.

PREZIO BEREZIAK.

(Abonamenduaren zenbateko osoa ordainduko da eta Udaletxean dagokion deskontua itzultzeko eskatuko da, horretarako eskubidea frogatu ondoren).

–Guraso bakarreko familiak:

  • Guraso bakarreko familia - Seme edo alaba 1: 65,00 euro.
  • Guraso bakarreko familia - 2 seme-alaba: 70,00 euro.
  • Guraso bakarreko familia - 3 seme-alaba edo gehiago: 75,00 euro.

Guraso bakarreko familia: tarifa hori izateko beharrezkoa da guraso bakarreko familia dela egiaztatzea Nafarroako Gobernuan.

–Errentaren araberako deskontuak:

  • 2020ko errentan LGSa halako bi baino diru-sarrera txikiagoak dituen familia unitateko pertsonak: %40.
  • 2020ko errentan LGSa baino diru-sarrera txikiagoak dituen familia unitateko pertsonak: %50.

2020ko LGSa: 13.300,00 euro.

–Genero indarkeriaren biktimak: %50.

–Langabeak, txartela eguneratuta dutela: 40,00 euro.

Soilik aplikatuko zaie helduendako banakako abonamenduei (lan-bizitzaren txostena aurkeztuz frogatuko da).

Tarifetako deskontuak ez dira metagarriak.

–Hamabostaldiko abonamenduak (egun jarraituak):

  • Haurrak, 4 urtetik 12 urtera bitarte: 40,00 euro.
  • Gazteak, 13urtetik 25 urtera bitarte: 45,00 euro.
  • Helduak: 26 urtetik 64 urtera bitarte: 50,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak eta minusbaliatuak: 45,00 euro.

–Eguneko sarrerak (astelehenetik igandera arte):

  • Haurrak, 4 urtetik 12 urtera bitarte: 10,00 euro.
  • 13 urtetik gora: 12,00 euro.

Eguneko sarrerak abonatuei soilik salduko zaizkie.

Herritar txartela erabili behar da instalazioetan sartzeko.

Inskribatzeko modua:

–948 012 012 telefono zenbakira deituz. Ez da abonamendurik eginen igerilekuko atezaintzan.

–Inskripzioaren unean eginen da ordainketa, bankuko txartelarekin. Eguneko sarrerak bankuko sarrerarekin soilik ordaindu ahal izanen dira.

–Herritar txartelak (ezinbestekoak dira instalazioetan sartzeko) izen-ematea egin eta hurrengo lanegunean aktibatuko dira, edo tarifa berezikoak izanez gero agiriak aurkeztu eta hurrengo lanegunean.

Iragarkiaren kodea: L2108425