133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141/2021 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, “Eskola Jainkotiarren Ordenaren Euskal Herriko Probintziak” daukan baimena aldatzen duena, titulartasuna aldatzeagatik.

Ikusirik Javier Etxeberría Azpilicueta jaunak “Eskola Jainkotiarren Ordenaren Euskal Herriko Probintzia” ordezkatuz egin duen eskaera dela-eta instruitu den espedientea, Nafarroan dituen lau ikastetxeen baimena aldatzea baimentzeko (arrazoia da entitatea izenez aldatu dela, eta orain haren izena dela “Emausen Eskola Jainkotiarren Ordena: Aragoi, Euskal Herria eta Andaluzia”).

Ikusirik entitate titularrak aurkeztu duen dokumentazio notariala.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluko g) letrak ezarritakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri baitzen.

Ikusirik martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluaren e) letran ezarritakoa (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hura ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloaren hezkuntza edukiak ezarri ziren).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoren aipatzen diren ikastetxe pribatuek daukaten baimena aldatzea:

1.–Iruñeko “Calasanz-Escolapios” Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxe pribatua. Ikastetxearen kodea, 31314359.

2.–Iruñeko “Calasanz” Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua. Ikastetxearen kodea, 31004858.

3.–Iruñeko “La Compasión Escolapios” Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua. Ikastetxearen kodea, 31004411.

4.–Tafallako “Escuelas Pías” Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua. Ikastetxearen kodea, 31005590.

Entitate titularraren izena aldatzeagatik, kasu guztietan izen berria hauxe izanen delako: “Emausen Eskola Jainkotiarren Ordena: Aragoi, Euskal Herria eta Andaluzia”

2. Adieraztea titularrak, bere izen berriarekin, subrogatuak izanen dituela indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak, ikastetxean eragina dutenak; bereziki, Nafarroako Gobernuarekiko hezkuntza itunen araubideari dagokion guztia.

3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora igortzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2107115