133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 26an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena Knorr-Bremse Pamplona SLk sustatutako inbertsio proiektua, “2021-2024 inbertsio plana” izenekoa. Proiektua Iruñean (Nafarroa) eginen da.

Knorr-Bremse Pamplona SLk, 2021eko apirilaren 30ean, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila Iruñean (Nafarroa) egin asmo duen inbertsio proiektua, “2021-2024 inbertsio plana” izenekoa.

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Knorr-Bremse Pamplona SLk sustaturik Iruñean egin asmo den inbertsio proiektua, “2021-2024 inbertsio plana” izenekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Knorr-Bremse Pamplona SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108624