133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 26an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela honako proiektu honetako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaez desjabetzeko: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra bitarte (Arrigazteluko tuneleko hegoaldeko ahoa)”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2021 Foru Aginduaren bidez, behin-behineko onespena eman zitzaion proiektu honi: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra bitarte (Arrigazteluko tuneleko hegoaldeko ahoa)”. Halaber, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egin duen txostenean adierazi du ezen, haren funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko asmoz, erabaki dela 2+1 motako bide bihurtzea N-121-A errepidea. Planteaturiko diseinuan, ez da aukerarik egonen kontrako noranzko erreia erabiliz aurreratzeko, eta bidegurutzeetan baizik ezin izanen da ezkerretara biratu. Hortaz, egokiena da obrak lehenbailehen hastea eta, beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, beharrezkoa da presako deklaratzea ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa; hori guztia, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presako deklaratzea, nahitaez desjabetzeko, honako proiektu honetako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 40+900 KPtik 52+430 KPra bitarte (Arrigazteluko tuneleko hegoaldeko ahoa)”.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko estimatzen den gastua 378.563,91 eurokoa da, modu honetan egotziko dena: 330.325,71 euro 2021eko gastu aurrekontuko “Suspertu Plana. N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzeko jarduketak” 220002 22100 6010 453211 partidaren kontura (PEP E-18/000215-01 elementua), eta gainerakoa, 48.238,20 euro, 2022ko gastu aurrekontuko partida baliokidearen kontura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108621