133. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 26koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikarien hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2021eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikarien hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdia argitaratu zen 2021eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26koan, eta, 2021eko 27. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26koan.

Kontuen Ganberako lehendakariaren 2021eko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutakoen izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Gero, Kontuen Ganberako lehendakariaren 2021eko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren NIA-ES-SP arau teknikoak erakunde horretan fiskalizazio lanak egiteko erreferentzia gisa sartu ziren 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera. Izan ere, arau horien bidez Sektore Publikoko Auditoretza Arauak Nazioarteko Auditoretza Arauetara egokitu dira. Orobat, fiskalizaziorako gida praktiko batzuen kodifikazioa (GPF-OCEX) aldatu da, eta gida horietako batzuk baliogabetu dira, eta beste batzuk eguneratu.

Fiskalizaziorako gida praktikoetan (GPF-OCEX) egindako aldaketak deialdiaren II. eranskineko lau gairi eragiten die. Kasu batzuetan, eranskinean ageri den GPF-OCEX kodifikazioa aldatu behar da, eta beste batzuetan, berriz, NIA-ES-SP arau teknikoa beren-beregi aipatu, orain aplikatu beharrekoa da-eta.

Ikusi da Kontuen Ganberako idazkari nagusiak egindako proposamena auditoretzako teknikarien hiru lanposturen deialdiaren II. eranskineko lau gairen enuntziatua aldatzeko. Kontuen Ganberako langileen batzordeari horren berri eman zaio eta haren iritzia entzun da. Horiek guztiak horrela,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Enuntziatua aldatzea Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikarien hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko II. eranskineko 54., 56., 58. eta 59. gaiei. Honela idatzita geratzen dira:

54. gaia.–Auditoretza planifikatzea: fiskalizazioko GPF-OCEx 1301 gida praktikoa.

56. gaia.–Auditoretzako laginketa: NIA-ES-SP 1530. Auditoriaren ebidentzia: NIA-ES-SP 1500.

58. gaia.–Inportantzia erlatiboa finantza-auditoretzetan eta betetze-mailaren auditoretzetan. GPF OCEx 1321 eta 4320 gidak.

59. gaia.–Auditoretzako txostenak. Ohar orokorrak eta edukia. Iritzi motak. GPF OCEx 1730 eta 4000 gidak.

Bigarrena.–Agintzea deialdi hau argitara dadila Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Kontuen Ganberako idazkari nagusiari eta langileen batzordeari.

Laugarrena.–Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F2108825