132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko maiatzaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Los Arcosen, 2021eko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2108432