1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1048E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiologiako teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 361E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiologiako teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiologiako teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
O-NOZeko lekualdatze txanda.
Onartuak:
CAMPOS MARCOS, MARÍA JOSÉ
CANGA-ARGÜELLES RISCO, VIRGINIA
FERNANDEZ ZABALZA, AINARA
LÓPEZ GONZALEZ, NATALIA
MARTINEZ HERMOSO-MENDOZA, SAGRARIO VI
VEIRO PÉREZ, ANGELA
Baztertuak: inor ez.
Estatuko lekualdatze txanda.
Onartuak:
ANDRES FERNANDEZ, M.ª EUGENIA
ANTON ZABALEGUI, MARIA ELENA
LARRAMENDI LOPEZ, CRISTINA
NAVARRO GARDE, JAVIER
OCHOA PLAZA, MARIA CRISTINA
Baztertuak:
GONZALEZ BRETAÑA, JOSE JAVIER (2)
MARZO LÓPEZ, CRISTINA (1)
–Baztertzeko arrazoiak:
(1) 2.1.2.b) oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituela ez frogatzea.
(2) Ez aurkeztea edo behar bezala ez egiaztatzea deialdiaren 2.1.2 apartatuan ezarritako baldintzak.
2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2021eko maiatzaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F2108145