132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldaketa egitea 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta erabaki hori 2021eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 29an.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuen testu osoa interesdunen eskura dago Pitillasko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://pitillas.sedelectronica.es/transparency/1b8a350d-b9f1-4759-92f9-3bf648754a25/

Pitillasen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2108456