132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa, 2021erako gainbalioaren koefizienteetan

Metautengo Barrutiko Udalak, 2021eko maiatzaren 4an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

Lehena.–Onestea Zenbait Zerga Aldatu eta beste Tributu-neurri batzuk Hartzeko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legeak ezarri eta onetsitako koefiziente berriak (2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa), lege horrek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu behar diren gainbalioaren gehieneko koefizienteak aldatzen baititu.

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,50

20 urte edo hortik gora

0,52

19 urte

0,14

18 urte

0,13

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,13

7 urte

0,30

6 urte

0,36

5 urte

0,28

4 urte

0,20

3 urte

0,11

2 urte

0,06

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Bigarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta, ediktu bidez, Udalaren iragarki-taulan ere, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, administrazio bidean behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Metautenen, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2108536