132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Ezporogiko Udalak, 2021eko martxoaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Jendaurrean egon dira hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 18.600,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 1.850,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.238,35 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 8.441,50 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 14.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 76.629,85 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 27.275,15 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 19.752 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.237,55 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 18.611,85 euro.

Gastuak, guztira: 75.876,55 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: % 35. Hutsik. Lanaldia: % 20.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 10.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Etienne Alzate Figueras. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanaldia: % 20. Lanpostuko osagarria: % 35. Antzinatasuna: 2018ko abenduaren 12a.

Funtzionarioak.

Noemí Aldunate Arbeloa. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 10. Antzinatasuna: 2017ko ekainaren 16a.

Agezan, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2108607