132. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokorra betearazteko oinarrien aldaketa.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 26an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa behin betiko onetsitzat jo dira.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2108495