13. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

5., 19. eta 20. ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aipatu ordenantza fiskalak. Iragarkia 2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an, eta jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantzak behin betiko onetsitzat jotzen dira. Hona hemen haien testua:

BAIMENAK EMATEKO, ETA INGURUMENA BABESTEAREN ETA JARDUERA KALTEGABEEN ALORREAN KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jarduerak ezartzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko, funtsezko aldaketak egiteko, berriz irekitzeko eta abian jartzeko, bai eta jarduera kaltegabeen kasuan, udal lizentzia behar dutenetan ere. Eta gainera, kontrolerako jarduera administratiboak egitea lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denean. Zehazki:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Irekitzeko lizentzia.

c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

d) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

e) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denean. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharko baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo jarduera abiarazi nahi dutenek Udalean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta lokalaren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. 1) Ordenantza honetan ezarritako tasak autolikidazioan ordaintzeko eskatuko da, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak behin-behineko likidazioa eginen du.

2) Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek kasuan kasuko tasen autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorraren III. kapituluan xedatzen denaren arabera zehatzen ahal dena.

3) Komunikazioarekin edo aitorpenarekin batera, autolikidazio agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, eta tasak ordaindu izanaren egiaztagiria jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egiteagatik, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

8. artikulua. 1.) Udalaren Administrazioak egiaztatu eginen du autolikidazioak egin direla ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz eta, beraz, kalkulatutako tarifa arau horien emaitza dela.

2) Udalaren Administrazioa ados ez badago likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak aitortu ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokion tasa ordaindu.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa eta berrikuspena, ondoko kontrola 448/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean sartutako jardueretan:

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 650,90 euro

–75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 811,00 euro

–100 m²-tik 250 m²-ra bitarte 1.088,40 euro

–250 m²-tik 500 m²-ra bitarte 1.302,00 euro

–500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte 1.632,60 euro

–1.000 m² baino gehiago: 2.070,15 euro.

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, eta ireki ondoko kontrola lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada:

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 597,60 euro

–75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 704,30 euro

–100 m²-tik 250 m²-ra bitarte 811,00 euro

–250 m²-tik 500 m²-ra bitarte 917,70 euro

–500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte 1.088,50 euro

–1.000 m² baino gehiago: 1.387,20 euro.

III. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa, handitzea eta berrikuspena izapidetzeko tasa, ondoko kontrola 448/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean sartutako jardueretan.

Nahitaezko kanpoko txostena behar duen izapidetzeagatik: 212,96 euro.

IV. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren funtsezko aldaketa, handitzea eta berrikuspena izapidetzeko tasa.

Nahitaezko kanpoko txostena behar duen izapidetzeagatik: 352,72 euro.

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO KURTSOETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO

19. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraikiz eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra kurtsoetan izena ematen den unean berean sortzen da eta hartan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Izena emateko kuota edo matrikula ordaindu beharko da hura formalizatu baino lehen, matrikulatzeko epearen barnean betiere. Udalak bankuetan dituen kontuetako batean dirua sartuz eginen da ordainketa.

Udalak kurtsoa bertan behera uzten duenean baizik ez da bidezko izanen matrikularen prezioa itzultzea, edo eskaera egin duten ikasleek eskainitako espezialitateetan lekurik erdietsi ez dutenean.

Musika Eskolaren beste aldi batzuetan kuotak ez ordaintzeagatik Antsoaingo Udalarekin zorrak dituzten ikasleek ezin izanen dute izena eman, ez eta matrikula egin ere.

4. artikulua. Emandako ikasketa edo saioengatik, tarifetan kurtsoengatik agertzen diren kuotak hiru epe berdinetan igorriko dira: lehen epea irailean; bigarrena, abenduan, eta hirugarrena, martxoan. Horri dagokionez, ordainagirien ordainketa banku-kontu batean helbideratu behar da; kontu horren datuak matrikula egitean adieraziko dituzte matrikulatzen direnek.

5. artikulua. Eskolan kurtsoa hasitakoan onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta irakaskuntzari dagozkion tarifak, berriz, kurtsoari falta zaizkion hilabeteen arabera, izena zer hilabetetan ematen den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak honako ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera irailaren 5a baino lehen egiten bada, ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bat ere.

c) Uzteko eskaera egiten bada irailaren 5aren ondoren eta abenduaren 1a baino lehen, lehen epea baizik ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

d) Uzteko eskaera abenduaren 1aren ondoren eta martxoaren 1a baino lehen egiten bada, lehen eta bigarren epeak baizik ez dira ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

e) Uzteko eskaera martxoaren 1aren ondoren egiten bada, ordaindu beharko dira 4. artikuluan aipatu hiru epeak.

6. artikulua. Ikasle berriak erroldaren arabera onartzea.

1. mailarako (Musika Hastapena) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, betiere Antsoainen erroldatutako ikasle berriak matrikulatzeko epearen ondoren leku hutsik gelditzen bada.

2. eta 3. mailetarako eta musika ezagutzak dituzten helduentzat, hasiera batez, Antsoainen erroldatutako ikasleak soilik onartuko dira. Antsoaingo Musika Eskolan ikasi nahi duten erroldatu gabeek eskaera egin beharko dute matrikulaziorako ezarritako epean. Zentroak aztertuko du horiek onartzen dituen ala ez instrumentu-espezialitateetan bete gabe dauden lekuen arabera, ikasle ohiei eta erroldatuta dauden ikasle berriei instrumentu-espezialitateak onartu eta esleitu ondoren.

Musika arloko ezagutzarik ez duten helduentzat, hasiera batez, Antsoainen erroldatutako ikasleak soilik onartuko dira. Antsoaingo Musika Eskolan ikasi nahi duten erroldatu gabeek eskaera egin beharko dute matrikulaziorako ezarritako epean. Zentroak aztertuko du horiek onartzen dituen ala ez instrumentu-espezialitateetan bete gabe dauden lekuen arabera, ikasle ohiei eta erroldatuta dauden ikasle berriei instrumentu-espezialitateak onartu eta esleitu ondoren.

Eskolako gainerako aukeretarako (banda, abesbatza, eskolania eta gitarra taldea) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, baldin eta leku hutsak gelditzen badira.

Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira matrikula egiteko garaian Antsoaingo Udalaren erregistroan izena emana dutenak, bai eta gurasoak bereiztearen edo dibortziatzearen ondorioz erroldaturik ez daudenak ere, gurasoetako bat erroldaturik badago. Inguruabar hori frogatu egin beharko da.

7. artikulua. Instrumentu-lekuen esleipena.

Musika Eskolak ikasturte bakoitzean, zentroaren musika beharren arabera, leku kopuru bat ezarriko du dauden instrumentu-espezialitateetan.

Leku horien esleipena honela eginen da:

a) 2. mailako lehen kurtsoan hasten diren ikasleak (MHPI):

1. 1. zozketa: zentroan Musika Hastapenaren 4. maila bukatu duten eta gutxienez Musika Hastapenaren bi maila Antsoaingo Musika Eskolan egin dituzten ikasle ohiak; eta (MHPI) 1. maila egin eta instrumentua aldatu nahi duten ikasleak.

2. 2. zozketa: zentroan Musika Hastapenaren 4. maila bukatu duten eta Antsoaingo Musika Eskolan maila hori soilik egin duten ikasle ohiak.

3. Antsoainen erroldatutako ikasle berriak.

4. Antsoainen erroldatu gabeko ikasle berriak. Zozketetan parte hartzeko, nahitaez bertaratu beharko du ikasle bakoitzak edo haren ordezkariak. Bertaratua edo ordezkatua ez dagoen ikaslea ez da zozketan sartuko eta instrumentu-espezialitatea hautatuko du zozketa egin ondotik bete gabe gelditu diren lekuen artean. Ikasle berrientzako zozketak eginen dira “lekuaren eskabidean” eskatutako espezialitateak bat badatoz.

b) Aldez aurretik musika ezagutzak edukirik 2. mailako lehen kurtsotik goragoko batean sartzea eskatzen duten ikasleak:

Lekuen esleipena kurtso txikienetik gorenera eginen da, bai ikasle berrientzat, bai bigarren instrumentua ikasi nahi duten ikasle ohientzat. Ikasle horiek mailakatze proba bat gainditu beharko dute, eta onartuko dira zentroak lekua eskaintzen ahal badie egin behar dituzten nahitaezko irakasgai guztietarako; arautegi honen “kurtsoak, irakasgaiak eta prestakuntza saioak” izeneko atalean azaltzen dira.

c) Aldez aurreko musika ezagutzarik ez duten ikasleentzat:

Aldez aurreko musika ezagutzarik ez duten helduek lekua eskatzen ahalko dute ikasturte bakoitzerako ezarritako matrikulazio-epean, eta ikasle ohiek nahiz b) apartatuan aipatuek matrikulatu ondotik hutsik gelditzen diren lekuak betetzen ahalko dituzte.

–Instrumentu-eskola baino egin nahi ez duten ikasle helduei (musika ezagutzak izan zein ez) eskaintzen zaizkien lekuek ezin izanen dute gainditu ikasturte bakoitzean eskaintzen diren instrumentu-lekuen %8.

Tarifen aplikazioa

8. artikulua. Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne hartzen dute, hala badagokie.

Erroldatuta dagoen ikasle batek errolda beste udalerri batera aldatzen badu ikasturtean, erroldatu gabeko ikasleentzat ezarritako kuota ordaindu beharko du zuzenean.

Erroldatu gabeko ikasle batek errolda Antsoainera aldatzen badu ikasturtea hasi ondoren, tarifa aldatuko da erroldatuaren kuotara hura erroldatzen den dataren ondoren Udalak egiten duen hurrengo ordainketatik, eta arau honetako 4. artikuluan ezarritako hilabeteen arabera.

Ikasleren batek ikasturte batean zehar bere musika prestakuntza eten nahi badu Antsoaingo Eskolan, Nafarroatik kanpo ikasketak dituelako, izena eman eta matrikula egiteagatik dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du, lekua gordetzeagatik. Ikasturte bat igarota, ez badu berriz sartzeko eskaera egiten matrikulazio aldian, ez da hartuko ikasle ohi gisa.

9. artikulua. Arau honen tarifen eranskineko G epigrafean dauden murriztapenei heldu nahi dietenek, ikasturte bakoitzaren matrikulazio aldian, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

Familia unitateko kideen PFEZaren aitorpena, hura egitera behartuta daudenena, bederen, buruturiko azken zergaldiari dagokiona.

Familia unitateko kideetan PFEZaren aitorpena egitera behartuta ez daudenek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen justifikatua, eta horrekin batera, Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egitera behartuta ez daudela dioena.

10. artikulua. Familia unitatearen urteko diru-sarrera gordinak izanen dira aurkezturiko PFEZaren aitorpenetan ageri diren hauen batura: zerga-oinarriaren atal orokorra, aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia eta errenta salbuetsiak, gehi aitorpen horietan sartu gabeko urteko diru-sarrera gordin justifikatuak.

11. artikulua. Familia unitatearen per capita errenta da diru-sarrera gordinen baturaren eta hura osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatidura.

12. artikulua. Tarifak aplikatzeari dagokionez, familia unitatea da definitzen dena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan. Hura 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Kurtsoak, irakasgaiak eta prestakuntza saioak

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak.

1. mailan Musika Hastapena irakasgaia baizik ez da ikasten, hiru-lau urtetik sei-zazpi urte bitarteko ikasleei zuzendua. Irakasgai honek honako irakas-denbora hauek ditu:

–Kurtsoak; irakasgaia; saio kopurua:

1. kurtsoa, 3-4 urte; Musika Hastapena; 2 saio astean, 40 minutukoak.

2. kurtsoa, 4-5 urte; Musika Hastapena; 2 saio astean, 45 minutukoak.

3. kurtsoa, 5-6 urte; Musika Hastapena; 2 saio astean, 45 minutukoak.

4. kurtsoa, 6-7 urte; Musika Hastapena; 2 saio astean, 45 minutukoak.

Taldeek gutxienez ere sei lagun izanen dituzte eta gehienez ere hamabi.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak.

Maila hau zuzentzen zaie zazpi-zortzi urtetik hamabi-hamahiru urtera bitarteko ikasleei. Haren ezaugarria da instrumentu-praktika egitea eta, harekin batera, musikaren prestakuntza globalizatua ematea, musika hizkuntzaren bitartez.

KURTSOAK - IRAKASGAIAK

Prestakuntza kurtsoa,
7-8 urte.

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 45 minutukoak

Instrumentua: 25-60 minutuko eskola astean

Prestakuntza osagarria 1. eta 2. kurtsoetarako (nahitaezkoa): Abesbatza

1. kurtsoa, 8-9 urte

2. kurtsoa, 9-10 urte

3. kurtsoa, 10-11 urte

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 55 minutukoak

Instrumentua: astean 25-60 minutuko eskola, eta instrumentu-taldea

Prestakuntza osagarria (borondatezkoa): Abesbatza

4. kurtsoa, 11-12 urte

5. kurtsoa, 12-13 urte

2. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Musika Hizkuntza: taldean gehienez ere 12 ikasle izanen dira eta gutxienez ere 6; kopurua txikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Adinaren kariaz Musika Hizkuntzako 1., 2., 3., 4. edo 5. kurtsoa ikasi behar duten ikasle berriek sarrera proba gainditu beharko dute.

Aurretik musika ezagutzarik ez badute, talde berria eratzen bada (sarbideko kurtsoa) baizik ez dute lekua lortuko, talde horrek betiere ezarritako gutxienekoa (6 ikasle) beteta.

b) Instrumentua, modalitate hauek daudela:

–Prestakuntza ikastaroetan, 1.ean eta 2.ean ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, instrumentuaren arabera.

–Musika Hizkuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetan, berriz, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, gehi espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea nahitaezko irakasgai gisa (60 minutu astean, 6 ikaslerentzat gutxienez). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Baxu elektriko, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako, eskolak 2 ikasleko taldeetan antolatuko dira, 55 minutukoak astean (instrumentu-taldeko eskolak hartzen ez dituztelako).

–Prestakuntzako 3. kurtsoan, ikasleek astean 30 minutuko bakarkako eskola hartuko dute, eta espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea nahitaezko irakasgai gisa (60 minutu astean). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Baxu elektriko, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako, ikasleek astean 35 minutuko bakarkako eskola hartuko dute (instrumentu-taldeko eskolak hartzen ez dituztelako).

4.º Kontserbatorioko prestakuntzako 4. eta 5. kurtsoetan, ikasleek astean 40 minutuko bakarkako eskola hartuko dute, eta espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea borondatezko irakasgai gisa (60 minutu astean, 6 ikaslerentzat gutxienez). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute izanen bigarren instrumentu espezialitate bat egiteko aukera. Horretarako, bigarren instrumentu bat ikasi gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du, matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera, arau erregulatzaile honen 7. artikuluan jaso bezala. Ikasiko den instrumentuaren kurtsoaren arabera lehendik ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta instrumentu espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ahalko dira.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko instrumentuen bakarkako eskola, astean 25 minutukoa (30 minutu astean 2. mailako 2. zikloan eta ondokoetan, baxu elektrikoa, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako):

–Ikasle bakarra badago kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleek halako ikasle batez emandako orientabide baten kariaz, haren prestakuntzaren mesedetan, pedagogikoki arrazoiturik eta zuzendaritza taldeak oniritzia ematen badu.

–Ikasle berriek mailakatze proba bat egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako lekua erdietsi ondoan, irakasleek uste badute instrumentuetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskari dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da baldin eta gutxienez ere 4 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

c) Haurren abesbatza eta eskolania: taldekako espazio eta irakasgaia da, ahots teknikari buruzko zenbait ezagutza eskuratzea xede duena. Abesbatzaren bidez, taldekako interpretazio-praktika eskuratzen du ikasleak.

–1. eta 2. kurtsoetan, irakasgaia nahitaezkoa da. (Abesbatza)

–3., 4. eta 5. kurtsoetan, irakasgaia borondatezkoa da. (Eskolania)

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak.

Maila hau zuzentzen zaie hamahiru urtetik hemezortzi urte bitarteko ikasleei. Ikasleak dira 2. maila zentroan gainditu dutenak edo matrikula egin aurretik sarrera-proba bat gainditu dutenak.

Instrumentuak taldean jotzea bultzatzen da maila honetan eta helburua da ikasleak musika-autonomia izatea.

KURTSOAK - IRAKASGAIAK

1. kurtsoa, 13-14 urte

Konboa (musika modernoko taldeak), astean ordubete.

Instrumentua, 25-60 minutuko eskola astean.

Espezialitateari dagokion instrumentu-taldea (60 minutu astean).

2. kurtsoa, 14-15 urte

3. kurtsoa, 15-16 urte

4. kurtsoa, 16-17 urte

5. kurtsoa, 17-18 urte

3. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Konboa, taldean gehienez ere 8 ikasle izanen dira eta gutxienez ere 4; kopurua txikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

b) Musika-tresna:

–Ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, instrumentuaren arabera, gehi espezialitate bakoitzari dagokion instrumentu-taldea nahitaezko irakasgai gisa (60 minutu astean, 6 ikaslerentzat gutxienez). Instrumentu-taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Baxu elektriko, kantu, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako, eskolak 2 ikasleko taldeetan antolatuko dira, 55 minutukoak astean (instrumentu-taldeko eskolak hartzen ez dituztelako).

c) Eskolania: taldekako espazio eta irakasgaia da, ahots teknikari buruzko zenbait ezagutza eskuratzea xede duena. Eskolaniaren bidez ikasleak taldekako interpretazio-praktika eskuratzen du eta jarraipena ematen dio 2. mailako ahots taldeari.

–3. mailako kurtso guztietan irakasgaia borondatezkoa da.

–Bigarren instrumentuaren espezialitatea egitea. Ikasle ohiek baino ez dute izanen bigarren instrumentu espezialitate bat egiteko aukera. Horretarako, bigarren instrumentu bat ikasi gogo duen ikasleak kasuan kasuko eskaera aurkeztu beharko du matrikula berritzeko dokumentazioarekin batera. Zentroak hori egiteko aukera aztertuko du, arautegi honen 7. artikuluan jasotako antolaketaren eta hutsik gelditzen diren lekuen arabera. Ikasiko den instrumentuaren kurtsoaren arabera lehendik ezarritakoak izanen dira irakas-denborak.

Ikasleek eskatuta eta instrumentu espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ahalko dira.

Instrumentu-eskolak pareko adin eta instrumentu-mailen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko instrumentuen bakarkako eskola, astean 25 minutukoa (30 minutu astean baxu elektriko, kantu, gitarra elektriko eta piano espezialitateetarako):

–Ikasle bakarra badago kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleek halako ikasle batez emandako orientabide baten kariaz, haren prestakuntzaren mesedetan, pedagogikoki arrazoiturik eta zuzendaritza taldeak oniritzia ematen badu.

–Ikasle berriek mailakatze proba bat egin eta konbo batean lekua erdietsi ondoan, irakasleek uste badute instrumentuetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskari dagoen, horren arabera baloratuko da instrumentu berriak sartzea, gutxienez ere 4 lagun badaude instrumentu-espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da, 4 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

D epigrafea.–Instrumentu-praktika taldeka (banda eta Big Band).

Haize eta perkusioko instrumentu-taldeak, instrumentu-praktika taldeka lantzea eta hartan atsegin hartzea xede dutenak.

11 urtetik gorako ikasleentzat; musika ezagutzak izan beharko dituzte, eta frogatu, eta/edo mailakatze proba bat egin, matrikulatu aurretik.

Ikasleak bi instrumentu-talde horietan banatzeko, irakasleak haietako bakoitzaren musika maila hartuko du kontuan.

E epigrafea.–Haur abesbatza eta Eskolania.

Ahots-taldeen irakasgaien xedea da ahots teknikaren gutxieneko ezagutza batzuk eskuratzea. Orobat, beste xede bat da, beste abesbatza batzuetan kantatu duten ikasleen kasuan, berriz heztea ahotsaren kolokazioa eta igorpena. Taldekako interpretazio-praktikak aukera emanen die ikasleei pertsona bakoitzak talde baten barnean duen garrantziaz jabetzeko.

F epigrafea.–Helduentzako prestakuntza aukerak.

a) Musika ezagutzarik ez duten ikasleentzat:

–Gitarra taldea: gutxienez ere 4 lagun; 60 minutuko saioa astean. Ikasle matrikulatuen kopurua ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, saio bakoitzerako irakas-denbora horren araberakoa izanen da.

–Instrumentu-eskola (*)

b) Musika ezagutzak dituzten ikasleentzat: 18 urtetik gorako ikasleak, Antsoaingo Musika Eskolan 3. maila egin badute edo mailakatze proba egin ondoren, zentroan uste badute aukera hauetako batean matrikulatzen ahal direla:

1. Instrumentua bakarrik (*).

2. Espezialitateari dagokion instrumentu-taldea bakarrik.

3. Konboa bakarrik.

4. Instrumentua (*) eta bere espezialitateari dagokion instrumentu-taldea bakarrik.

5. Instrumentua (*) eta konboa.

6. Instrumentua (*), bere espezialitateari dagokion instrumentu-taldea eta konboa.

(*) Instrumentu-eskolarako ezarritako denborak honako hauek izanen dira:

–Banakako eskola: 30 minutuko saioa astean.

–Taldekako eskola:

  • 2 ikasle: 45 minutuko saioa astean.
  • 3 ikasle: 60 minutuko saioa astean.

Instrumentu-taldeentzako asteko saioen denbora 2. eta 3. mailetarako ezarritakoen antzera finkatuko da.

Musika eskolak matrikulazio aldian eskaintzen dituen instrumentu-espezialitateak egiten ahalko dituzte ikasleek, eta beteko dituzte 1., 2. eta 3. mailetako ikasleak onartu ondotik gelditzen diren leku hutsak.

TARIFEN ERANSKINA

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak.

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

1., 2., 3. eta 4. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 347,06 euro kurtso bakoitzeko erroldatuentzat; eta 577,78 euro, erroldatu gabeentzat.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

Prestakuntzako 1. eta 2. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 1.118,15 euro, Antsoainen erroldatu gabeentzat.

Musika Hizkuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 1.118,15 euro, erroldatu gabeentzat.

Kontserbatoriorako prestakuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 773,62 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 1.235,95 euro, Antsoainen erroldatu gabeentzat.

Bigarren instrumentu-espezialitate baten irakaskuntzagatik: 373,32 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 596,28 euro, erroldatu gabeentzat.

Hezkuntza premia berezietara (“Aniztasunari erantzutea”) egokituriko musika irakaskuntzagatik: 607,82 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 970.84 euro, erroldatu gabeentzat.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

1., 2., 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.118,15 euro, erroldatu gabeentzat.

Bigarren instrumentu-espezialitate baten irakaskuntzagatik: 373,32 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 596,28 euro, erroldatu gabeentzat.

Hezkuntza premia berezietara (“Aniztasunari erantzutea”) egokituriko musika irakaskuntzagatik: 607,82 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat; eta 970,84 euro, erroldatu gabeentzat.

D epigrafea.–Instrumentu-praktika taldeka (banda eta Big Band):

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

Instrumentu-praktikarako kurtsoan egiten diren saio guztiengatik: 141,18 euro Antsoainen erroldatuentzat; 209,68 euro erroldatu gabeentzat.

E epigrafea.–Abesbatza eta Eskolania:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

Kurtsoan egiten diren abesbatza saio guztiengatik: 141,18 euro Antsoainen erroldatuentzat; 209,68 euro erroldatu gabeentzat.

TARIFEN ERANSKINA

F epigrafea.–Helduentzako irakaskuntza:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 64,13 euro.

a) aukera. Gitarra taldea: kurtsoan egiten diren gitarra saio guztiengatik: 267,62 euro Antsoainen erroldatuentzat; 399,62 euro erroldatu gabeentzat.

b) aukera 1. Instrumentua bakarrik: kurtsoan egiten diren instrumentu saio guztiengatik: 497,76 euro Antsoainen erroldatuentzat; 739,38 euro erroldatu gabeentzat.

b) aukera 2. Instrumentu-taldea bakarrik: kurtsoan egiten diren instrumentu-taldeko saio guztiengatik: 141,18 euro Antsoainen erroldatuentzat; 209,68 euro erroldatu gabeentzat.

b) aukera 3. Konboa bakarrik: kurtsoan egiten diren instrumentuen saio guztiengatik: 264,44 euro Antsoainen erroldatuentzat; 392,74 euro erroldatu gabeentzat.

b) aukera 4. Instrumentua eta instrumentu-taldea: 570,35 euro Antsoainen erroldatuentzat; 846,19 euro erroldatu gabeentzat.

b) aukera 5. Instrumentua eta konboa: 622,20 euro Antsoainen erroldatuentzat; 924,11 euro erroldatu gabeentzat.

b) aukera 6. Instrumentua, instrumentu-taldea eta konboa: 699,89 euro kurtso bakoitzeko, Antsoainen erroldatuentzat, eta 1.118,15 euro, erroldatu gabeentzat.

Instrumentuen irakaskuntza duten aukeretan bigarren instrumentu bat gehitzen ahalko da, 2. eta 3. mailetarako arautu bezala.

F epigrafea.–Kuoten murriztapenak:

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren %70 eta %100 bitartean dutenek %5eko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren %50 eta %70 bitartean dutenek %7ko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren %50etik behera dutenek %10eko murriztapena izanen dute.

Murriztapen horiek hartzen diren irakaskuntza edo saioen kuotei baizik ez zaizkie aplikatuko; ez zaie aplikatuko izen emate edo matrikulazio kuotei.

Antsoainen erroldaturik ez daudenei ere ez zaizkie aplikatuko, ez eta aurreko ikasturtean eskolen %85era baino gutxiagotara etorri direnei ere.

Aurreko epigrafe guztientzako oharra: zehaztu diren kurtso edo espezialitate batean baino gehiagotan matrikulatzen direnek kuota bakarra ordainduko dute “izen emate edo matrikulagatik”.

PREZIO PUBLIKOAK

Inskripzioa eta matrikula: 64,13 euro.

–Urteko kuota: kopuru bereko hiru zatitan ordainduko da bankuko helbideratzearen bidez, 5. artikuluan zehazten diren data eta zenbatekoen arabera.

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

I. maila

115,69 euro/ordainketa

192,60 euro/ordainketa

II. maila

233,30 euro/ordainketa

372,72 euro/ordainketa

Kontserbatoriorako prestakuntza

257,87 euro/ordainketa

411,98 euro/ordainketa

Bigarren instrumentua

124,44 euro/ordainketa

198,76 euro/ordainketa

III. maila

233,30 euro/ordainketa

372,72 euro/ordainketa

Bigarren instrumentua

124,44 euro/ordainketa

198,76 euro/ordainketa

HELDUAK, AUKEREN ARABERA

Gitarra taldea (a)

89,20 euro/ordainketa

133,21 euro/ordainketa

Instrumentua (b1)

165,92 euro/ordainketa

246,46 euro/ordainketa

Instrumentu-taldea (b2)

47,06 euro/ordainketa

69,89 euro/ordainketa

Konboa (b3)

88,15 euro/ordainketa

130,91 euro/ordainketa

Instrumentua + instrumentu-taldea (b4)

190,12 euro/ordainketa

282,06 euro/ordainketa

Instrumentua + Konboa (b5)

207,40 euro/ordainketa

308,04 euro/ordainketa

Instrumentua + Instrumentu-taldea + Konboa (b6)

233,30 euro/ordainketa

372,72 euro/ordainketa

Bigarren instrumentua

124,44 euro/ordainketa

198,76 euro/ordainketa

TALDEAK BAKARRIK

Abesbatza eta Eskolania

47,06 euro/ordainketa

69,89 euro/ordainketa

Instrumentu-taldeak

47,06 euro/ordainketa

69,89 euro/ordainketa

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA MATERIALEN LAGAPENA, LANGILEEN ZERBITZUAK EMATEA ETA HORIEN ERABILERARAKO PREZIO PUBLIKOAK

20. ORDENANTZA

1. artikulua.

Ordenantza honen xedea da materialak lagatzea eta langileen zerbitzuak ematea entitate, elkarte eta taldeei, irabazteko asmorik gabeko jarduerak egiteko, Udalaren zerbitzu eskudunak gainbegiraturik.

Materialak laga daitezke eta langileek zerbitzuak eman ditzakete baldin eta haien beharra ez badago Antsoaingo Udalaren beraren funtzionamendu normalerako.

2. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza honetan prezio publikoak ezartzen dira materialak lagatzeagatik eta langileek zerbitzuak emateagatik, eranskinean ezarri bezala.

3. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzera beharturik daude materialen lagapenaren eta/edo langileen zerbitzuen onuradun diren entitateak eta elkarteak.

Ordaintzetik salbuetsita daude Udalbatzan ordezkaritza duten talde politikoak, bai eta Antsoaingo Udaleko Entitateen Udal Erregistroan inskribatuta dauden entitate, elkarte eta taldeak ere, Udalaren babesa duten ekintzak antolatzen dituztenean.

4. artikulua.

Ordenantza honetako prezio publikoen tarifak eranskinean agertzen dira. Zerbitzuaren iraupenaren eta emandako zerbitzuko jende kopuruaren araberakoa izanen da langileen zerbitzuagatiko tarifa.

5. artikulua.

Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da Udaleko kultura teknikari arduradunak eta mantentze lanetako arduradunak ondasunak erabiltzeko edo langileen zerbitzuak emateko baimena ematen duten unetik, eta prezio publikoaren ordainketa honela eginen da:

a) Materialen lagapenaren edo zerbitzu ematearen kasuan, gordailu baten bidez, ezarritako zenbatekoa zuzenean Udalaren diru kutxetan sartuta, 48 ordu lehenago.

b) Zerbitzu ematearen kasuan, baldin eta zerbitzuaren izaeragatik ezin bada aldez aurreko gordailurik egin, Udalak faktura/likidazioa aurkeztearekin batera.

Egindako eta baimendutako eskaeran atzera egitea onartuko da arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira bakar-bakarrik; idatziz eskatuko da atzera-egite hori eta, betiere, jardueraren data baino hiru egun lehenago gutxienez.

6. artikulua.

Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatako materialetan gerta daitezkeen hausturei, kalteei, erabilera okerrei eta material galduei erantzuteko. Maileguan utzitako balioaren %10 izanen da fidantza. Eskaeraren xedea den lagapenaren baldintzak betetzen ez badira edo eskabidean adierazitako xedea aldatzen bada, fidantza osoa edo haren zati bat atxikiko du Udalak.

7. artikulua.

Lagatako elementuen erabilpen faseetan istripurik gertatuko balitz, edozein motatakoa, haren erantzukizuna ez legokioke inolaz ere Udalari.

8. artikulua.

Lagatako materialek izaten dituzten haustura eta kalteak entitate erabiltzaileen gain egonen dira. Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, kopia bat erabiltzaileei eman eta jatorrizkoa zerbitzuburuei igorriko diete. Haiek eginen dute behar den tasazioa.

9. artikulua.

Lagatako materiala itzuli izanaren frogagiria eta, baldin badago, kalteen oharra, kasuan kasuko udal bulegoak jasotzen dituenean, likidazio proposamena igorriko zaio Kontu-hartzailetzari, onetsi eta kobratzeko tramitazioa egin dadin.

10. artikulua.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira. Eskaera egiteko, honako agiri hauek beharko dira:

a) Eskabide orria, osorik betea.

b) Eskatzailearen NANaren eta/edo entitate edo elkarte antolatzailearen IFKren fotokopia.

c) Egitekoa den jardueraren memoria (sustatuko den jardueraren edo ekitaldiaren deskribapena, non eginen den, egunak eta orduak, eta eskatzen diren materialak eta/edo langileen zerbitzuak, zehazturik).

Udalaren elementuak data berean lagatzeko interesdun bat baino gehiago izanez gero, eta erabilgarri dauden elementuen kopurua gainditzen bada, eskatzaile zerrenda bat eginen da, eta lehentasuna izanen dute Antsoaingo Udalaren Entitateen Udal Erregistroan izena emanda dauden entitateek; irizpide horretatik abiatuta, sarrera erregistroko dataren arabera antolatuko da.

11. artikulua.

Materialen lagapenean ez da sartzen materialak lekualdatzea, muntatzea eta desmuntatzea, baldin horretarako langileen zerbitzua ez bada eskatu, zerbitzuari tarifa jarri ez bazaio eta ordainketa egin ez bada.

Lagatako materialak lanegunetan hartuko dira udal biltegitik, astelehenetik ostiralera, lanorduetan, Udaleko mantentze-lanen arduradunaren jarraibideak betez.

Jarduera edo ekitaldia bukaturik, entitate antolatzaileak materialak udal biltegira itzuliko ditu, mantentze-lanen arduradunarekin adostutako epean eta moduan.

12. artikulua.

Jarduera bukatzen denetik materialak udal biltegira itzuli arte, entitate antolatzailearen erantzukizuna da horiek zuzen bildurik egotea, behar diren segurtasun neurrien arabera, hirugarrenek manipulatzeko aukerarik izan gabe.

13. artikulua.

Materialak lagata dauden denboran, entitate antolatzaileak hartuko du bere gain erantzukizun zibila, penala edo bestelakoa, materialen erabilerari eta zaintzari dagokienez, eta haren kargura baino ez dira izanen haren erantzukizunaren ondoriozko kalte-galerengatiko kalte-ordainak, Antsoaingo Udala horietatik arrunt salbu geldituko baita.

14. artikulua.

Materialen lagapena eta/edo langileen zerbitzuak eskatzeak ez du galaraziko agintari eskudunei behar diren baimenak eskatu behar izatea, egin beharreko jarduera edo ekitaldia gauzatzeko beharrezkoak direnak.

15. artikulua.

Udaleko zerbitzuek edozein unetan ikuskatzen ahalko dituzte lagatako materialen lekualdatze, muntatze eta desmuntatze lanak, eta zerbitzuok lan horien gainean egiten dizkieten jarraibide eta iradokizun guztiak onartu eta bete beharko dituzte jarduera edo ekitaldiaren antolatzaile diren entitate eta elkarteek.

16. artikulua.

Antsoaingo Udalari dagokio ordenantza honetan jaso ez diren kasuak erabakitzea, eta zalantzaren bat sortzen duten artikuluen azken interpretazioa, halakorik bada.

17. artikulua.

Materialen lagapena eta/edo langileen zerbitzuak diskrezionalitatez onartuko ditu Udalak, eta, ukatuz gero, ezin izanen da erreklamatu.

ERANSKINA

Prezio publikoak, langileen zerbitzuak emateagatik
eta materialak lagatzeagatik

a) Materialak uztea/lagatzea.

Agertokiaren modulua (2 metro karratu, 0,40 metroko hankekin), eguneko: 13,22 euro.

Aulki bakoitza, eguneko: 0,68 euro.

Sei lagunentzako mahaia, eguneko: 3,11 euro.

b) Langileen zerbitzuak ematea.

–Esku hartzen duen mantentze-lanen arduraduna, C mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24,59 euro.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu espezialista, D mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 22,04 euro.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, D mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 20,03 euro.

–Garbiketako langilea, E mailakoa, ordu edo zatiki bakoitzeko: 17,99 euro.

Zerbitzua jaiegunean (larunbat arratsaldean edo igandean) egiten bada, orduko prezioa 8 euro gehituko da C mailako langileen kasuan, eta 7,25 euro D eta E mailetako langileenean. Tarifak urtero eguneratuko dira, baldin eta indarra duten soldatetan igoera bada.

c) Hobariak.

1. Irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin jarduera soziala, kulturala, kirolekoa, ongintzakoa edo antzekoa egiteko eskaera egiten badute, jende guztiarentzat eta bere zerbitzuak hirugarrenei kobratu gabe, prezio publikoen %40ko hobaria izanen dute materialen lagapenean.

2. Beste toki entitate batzuekin sinatzen diren hitzarmenetan ezarritakoarekin bat, entitate horiek prezio publikoetan hobariak edo salbuespenak izaten ahalko dituzte materialen lagapenean.

Antsoainen, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2100261