13. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, ingurumeneko erdi mailako teknikari lanpostuan aldi baterako kontratazioarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, berraztertzeko errekurtso bat ebatzi du, honako deialdi honen aurka ezarritakoa: Lizarrako Udalaren zerbitzura ingurumeneko erdi mailako teknikari lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko deialdia.

2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an, argitaratu zen deialdia izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko, Lizarrako Udalaren zerbitzura ingurumeneko erdi mailako teknikari lanpostuan aldi baterako aritzeko. Deialdia udal honetako Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2020ko irailaren 17an.

2020ko azaroaren 6an, Carlos Manuel Valdések, Geografoen Elkargoa ordezkatuz, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen onetsitako deialdiaren aurka, zehazki 2.1.C oinarriaren aurka eta 6. oinarriko merezimenduen balorazioari buruzko e) oharraren aurka.

2020ko azaroaren 26an Udal Idazkaritzak egindako txostenean ondorioztatzen da “bidezkoa dela errekurtsoa baiestea, deialdian parte hartu ahal izateko geografiako titulazioa baztertzeari dagokionez, espedientean ez baita egiaztatzen titulazio horren bazterketa justifikatzen duen arrazoirik, deialdiaren 2. oinarrian xedatutakoaren arabera”, eta 6. oinarriko e) oharraren testua aldatu beharko dela “eta onartuko direla geografo gisa egindako zerbitzuen egiaztagiriak, zerbitzu horiek deialdiko lanpostuaren eginkizunekin zerikusirik badute”.

Horiek horrela, eta kontuan hartuz Idazkaritzak prestatutako txostena,

ERABAKITZEN DA:

1.–Baiestea Geografoen Elkargoak aurkeztutako errekurtsoa, deialdian parte hartu ahal izateko geografiako titulazioa baztertzeari dagokionez.

Hori gauzatzeko 2.1.c) oinarria aldatu behar da eta geografiako titulazioa sartu izangaiak onartzeko titulazioen artean.

–Honela dioen tokian: Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauek edukitzea edo eskuratzeko moduan egotea: graduduna izatea Ingurumen Zientzietan, Biologian, Ingurumen Biologian, Ingurumen Ingeniaritzan, Zientzia Esperimentaletan, Nekazaritza Ingeniaritzan, Agronomia Ingeniaritzan, Mendi Ingeniaritzan, Basogintzako eta Natura Inguruneko Ingeniaritzan, Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzan (Landa Ingeniaritzako ibilbidearekin), Geologian eta Arkitekturan; orobat, aipatutako graduko ikasketak eragin zituzten goi-mailako lizentziaturak eta ingeniaritzak izatea.

–Honela behar du: Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauek edukitzea edo eskuratzeko moduan egotea: graduduna izatea Ingurumen Zientzietan, Biologian, Ingurumen Biologian, Ingurumen Ingeniaritzan, Zientzia Esperimentaletan, Nekazaritza Ingeniaritzan, Agronomia Ingeniaritzan, Mendi Ingeniaritzan, Basogintzako eta Natura Inguruneko Ingeniaritzan, Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzan (Landa Ingeniaritzako ibilbidearekin), Geologian, Arkitekturan eta Geografian; orobat, aipatutako graduko ikasketak eragin zituzten goi-mailako lizentziaturak eta ingeniaritzak izatea.

2.–Hein batean baiestea Geografoen Elkargoak aurkeztutako errekurtsoa, 6. oinarriko e) oharreko merezimenduen balorazioari dagokionez, eta geografoen eta arkitektoen erreferentzia kentzea merezimenduen baloraziotik kanpo gelditzen diren lanpostuen zerrendatik; bazterketa hori, baina, mantendu eginen da, baldin eta frogatzen ez bada baloratu beharreko lanpostuak zerikusia duela deialdiaren xedeko lanpostuaren eginkizunekin.

Aurrekoa betetzeko 6. oinarriko oharra honela aldatu behar da:

–Honela dioen tokian: Atal honetako balorazioa egiterakoan, ez dira antzeko lanpostu gisa hartuko honako hauek: Kalitateko teknikaria, Lan arriskuen prebentzioko teknikaria, GIS eta teledetekzioko teknikaria, Hondakinen kudeaketako teknikaria, Uren tratamenduko teknikaria, Geografoa, Arkitektoa edo Hezitzailea, “ingurumenekoa” izendapena izan arren.

–Honela behar du: Atal honetako balorazioa egiterakoan, ez dira antzeko lanpostu gisa hartuko honako hauek: Kalitateko teknikaria, Lan arriskuen prebentzioko teknikaria, GIS eta teledetekzioko teknikaria, Hondakinen kudeaketako teknikaria, Uren tratamenduko teknikaria, edo Hezitzailea, “ingurumenekoa” izendapena izan arren.

3.–Deialdiaren oinarriak eta eranskinak aldatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta 15 egun naturaleko beste epe bat ematea, argitaratu eta biharamunetik hasita, orain onartzen den titulazioa dela-eta baztertuta gelditu direnei.

4.–Erabaki honen berri ematea Geografoen Elkargoari, Langileen Departamentuari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeari eta Udaleko Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilkura arruntean.

Lizarran, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2100272