128. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

35E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako laguntzen 2021eko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 558923.

1985. urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuak museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak eman ditu, haien titulartasuna zeinahi delarik ere. Laguntzak, urte hauetan guztietan, kultura sektore horretako araudiaren eta dirulaguntzei buruzko legediaren aldaketen menpe egon dira. Bestetik, diruz lagundutako arloak instalazio horien funtzionamendua edo jarduerak izan dira, aldian aldikoak. Hori guztia, interes sozialekotzat hartzen delako erakunde horiek mantentzea eta haien garapenari laguntzea.

Museoen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu du Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako dirulaguntzen deialdia onestea, horretarako 85.000 euroko gastua baimentzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako 2021eko dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

A20003-A2310-4816-333100: Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak. Funtzionamendu eta jarduera gastuak

2021

85.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

OINARRI ARAUTZAILEAK. 2021. URTEAN NAFARROAKO MUSEOEN ETA BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORREN FUNTZIONAMENDURAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografikoen Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren 2021. urteko funtzionamendurako.

Laguntza hauek entitatearen funtzionamendurako, haien eraikinen mantentze-lanetarako eta bildumaren kontserbaziorako bideratuko dira.

2.–Aurrekontua.

Deialdi honetara 85.000 euro bideratuko dira, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak. Funtzionamendu eta jarduera gastuak” izeneko A20003-A2310-4816-333100 partidaren kargura.

3.–Laguntzen helburua.

Eskatzen ahal diren laguntzak bi motakoak dira:

–Funtzionamendurako laguntza. 10.000 euroko laguntza finkoa entitatearen funtzionamenduaren eta eraikinaren mantentze-lanen ondoriozko gastuetarako, irizpide honen arabera:

  • Urteko aurrekontua 50.000 eurotik goiti duten zentroak: plantillan komisariotzaren arloan dauden langileen gastuak diruz lagunduko dira, lanaldi osoa izan nahiz partziala.
  • Urteko aurrekontua 50.000 eurotik beheiti duten zentroak: langileen, horniduren, mantentze-lanen eta zerbitzu profesionalen gastuek jasoko dute dirulaguntza.

Laguntza hau 11.1 puntuan jasotako balorazio irizpideak aplikatuz lortzen den puntuazioaren arabera emanen da, atal honi esleitutako dirua agortu arte, hots, 70.000 euro, betiere eskaeran aurkezten den aurrekontutik datorren defizita gainditu gabe.

–Bildumaren prebentzioko kontserbazio lanetarako laguntzak. Laguntza hauen kopurua ez da finkoa, eta 11.2 puntuan lortzen den balorazioaren lehentasun ordenaren arabera emanen dira, atal honi esleitutako dirua agortu arte, hots, 15.000 euro, honela:

  • Puntuazioaren ordenaren arabera, onartutako aurrekontuaren % 80 emanen zaie proiektuei, gehienez ere 3.000 euro proiektuko, partidaren zuzkidura bukatu arte.
  • Aurkeztu den aurrekontuari kenduko zaizkio diruz lagungarriak ez diren gastuak, deialdi honetan ezartzen direnak. Atalak onetsiko duen aurrekontua eragiketa horren ondorioz ateratzen dena da.
  • Baloraziorik txikiena duen proiektuari gerakina ematen ahal zaio, baldin eta 11.2.b) puntuaren balorazioan (proiektuaren kalitatea) % 50 lortzen badu.

Eskatzaile bakoitzak proiektu bat edo gehiago aurkezten ahalko ditu prebentzioko kontserbazioaren laguntza modalitatean, dirulaguntzen deialdi honetan, baina proiektu bakar bati emanen zaio dirulaguntza, hain zuzen ere 11.2 puntuko irizpideak eta baremoa aplikatuta puntuazio handiena lortzen duenari, proiektuen arteko lehentasun-hurrenkerari jarraikiz. Onuradun berari beste proiektu baterako dirulaguntza emanen zaio, bakar-bakarrik baldin dirulaguntzak banatzeko lehenbiziko fasea itxi ondoren aurrekontuan diru erabilgarririk gelditzen bada.

Diruz lagunduko diren lanak exekuzio fasean edo bukaturik egon daitezke, baina, betiere, 2021. urtean egin beharko dira.

Funtzionamendurako laguntza finkoetarako esleitutako kopurua (70.000 euro) osorik banatzen ez bada, gelditzen den hondarra erabiliko da prebentzioko kontserbazio lanetarako laguntzen aurrekontua handitzeko.

Prebentzioko kontserbaziorako lanetarako zenbatekoa osorik esleitzen ez bada, erabilgarri dagoen saldoa baliatuko da esleipenaren lehenbiziko fasean laguntza finkorik lortu ez duten entitate eskatzaileei emateko. Hala ere gerakinik badago, proportzionalki banatuko da entitate onuradunen artean, 11.1 puntuko baremoa aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera.

4.–Gastu diruz lagungarria.

Gastu diruz lagungarritzat ulertuko da deialdi honetan araututako datetan egiten dena, baldin 3. puntuan definitzen diren kontzeptuei badagokie inolako zalantzarik gabe. Ez dira diruz lagungarriak izanen Museoen Atalak tramitatzen dituen beste bi deialdietako edozeinetan (Inbertsioak eta Zabalkunderako jarduketak eta jarduerak) laguntzak jasotzen dituzten gastuak.

Gastu diruz lagungarrien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Gastu diruz lagungarrien gainean oinarri honetan zehazten ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5.–Erakunde onuradunak.

Deialdi hau argitaratzen den egunean Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrek eska ditzakete dirulaguntza hauek.

Kanpoan gelditzen dira:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jabetzapeko museoak.

–2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan funtzionamendurako partida izendunak dituzten museoak eta bilduma museografikoak.

6.–Betebeharrak.

Entitate eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko baldintza orokorrak betetzea.

b) Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

c) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

7.–Dokumentazioa.

Eskatzaileek 1. eranskinean agertzen den eskabidea aurkeztu beharko dute, behar bezala betea eta museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren titularrak edo baimendua dagoen pertsonak sinatua, agiri hauekin batera:

–Eskatzailearen IFZ (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio).

–Ordezkariaren NANa, bidezkoa denean (instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio soilik).

–Ordezkaritzaren frogagiria, bidezkoa denean (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio). Kargu publikoek ez dute beren ordezkaritza frogatu beharrik.

–Erantzukizunpeko adierazpena, onuradun izateko baldintzak betetzen dituela adierazten duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera (2. eranskina).

–Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2020. urteari dagozkionak.

Memoriak atal hauek bildu beharko ditu, 11.1.b) oinarriaren arabera baloratuko baitira:

  • Erakundearen jarduera: bisita gidatuak, material didaktikoa, tailerrak, audiogidak, gidaliburuak, webgunea eta sare sozialak, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunak, beste instituzio batzuekiko lankidetza, zabalkunde jarduera eta jarduketak, lanen mailegua eta beste.
  • Egindako hobekuntzak: eraikinean, bilduma egonkorrean, erakusketa iraunkorrean; kontserbazio eta zaharberritze lanak.
  • Jendearendako ordutegiak: hilabetean osotara zenbat orduz irekitzen den eta zein astegunetan irekitzen den dohainik.
  • 2020. urtean denera izandako bisitarien kopurua, publikoaren datuak biltzeko Museoen Atalaren eskuliburuan gomendatzen denaren arabera.
  • Hizkuntzen erabilera honako hauetan: seinaleztapena eta errotulazioa, bisita gidatuak, zabalkunde euskarriak, webgunea, gizarte sareak eta erabiltzaileendako arreta.

–2021. urterako jardueren plana, adierazita zenbat orduz irekiko den, hilabetez hilabete, eta dohainik zein astegunetan irekitzen den.

–2021erako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua (3. eranskina). Toki entitateek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten partiden ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Museoen Atalak emanen dio entitate bakoitzari gastuen eta diru-sarreren taula-eredua, edo justifikazio kontua.

–Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak funtzionamendurako dituen beste laguntza edo dirulaguntza batzuen gaineko aitorpen berariazkoa. Laguntza-eskaera hau aurkezterakoan beste laguntza-eskaeraren bat baldin badute oraindik ebatzi gabe, hori ere aipatu beharko da.

–Laguntzaren xedeko bildumen prebentzioko kontserbazio lanen zerrenda edo horren proiektua, dagokion aurrekontuarekin. Proiektu hori aurkeztea aukerakoa da.

8.–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da (larunbat eta jaiegunak barne), deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

9.–Eskaerak aurkezteko tokia.

Eskatzaileek telematika bidez aurkeztuko dute eskaera Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Nafarroako Gobernuko Atariaren zerbitzuen katalogoan agertzen den tramiteen katalogoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

10.–Tramitazio faseak.

10.1. Zuzenketa eta aldez aurretiko ebaluazioa.

Museoen Atalak eskaerak tramitatuko ditu.

Kultura eta Kirol Departamentuko Museoen Ataleko teknikariek aurkezten diren eskaeren aurretiko ebaluazio teknikoa eginen dute.

Dirulaguntza eskaera osorik ez badago edo akatsen bat baldin badu, Museoen Atalak errekerimendua eginen dio eskatzaileari zuzendu dezan, eta horretarako zazpi egun naturaleko epea emanen dio (larunbatak eta jaiegunak barne), akatsak zuzentzeko errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita. Entitate eskatzaileak dokumentazioa epearen barrenean aurkezten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da eta bere espedientea artxibatuko da.

Jakinarazpena posta elektronikoaren bidez eginen da, eskabidean (I. eranskina) adierazten den helbide elektronikora.

10.2. Balorazioa.

Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratzeko, balorazio batzorde bat eratuko da, kide hauekin:

Batzordeburua.

–Celia Martín Larumbe andrea, Museoen Ataleko burua. Ordezkoa: Mercedes Jover Hernando andrea, Nafarroako Museoaren Ataleko burua.

Batzordekide idazkaria.

–Pilar del Valle de Lersundi Manso de Zúñiga andrea, Museoen Ataleko museoetako goi mailako teknikaria. Ordezkoa: Carmen Valdés Sagüés andrea, Nafarroako Museoaren Ataleko arte jardueretako goi mailako teknikaria.

Batzordekideak.

–Iñaki Diéguez Uribeondo jauna, Museoetako Ataleko museoetako goi mailako teknikaria. Ordezkoa: Marta Arriola Rodríguez andrea, Nafarroako Museoaren Ataleko goi mailako teknikaria.

–Ana Berta Balduz Azcárate andrea, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko goi mailako teknikari zaharberritzailea. Ordezkoa: Violeta Romero Barrios andrea, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko goi mailako teknikari zaharberritzailea.

Batzordeak 11. puntuan ezarritako irizpideen arabera baloratuko ditu eskaerak, hamabost egun naturaleko epean gehienez, eskatutako azkeneko dokumentazioa jasotzen den egunetik hasita. Batzordearen irizpena loteslea izanen da. Museoen Atalak, ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen dio Vianako Printzea Erakundea-Nafarroako Zuzendaritza Nagusiari.

11.–Balorazio irizpideak.

11.1. Onartzen diren funtzionamendu gastuetarako laguntza eskaerak 100 puntuz baloratuko dira gehienez, irizpide hauei jarraikiz:

a) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan duen inskripzio mota (gehienez 20 puntu), honen arabera: museoa, 10 puntu; bilduma museografiko iraunkorra, 5 puntu; titulartasun publikoa, 10 puntu; titulartasun pribatua, 5 puntu.

b) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak 2020. urtean kultura arloan egindako bidea (50 puntu gehienez), honen arabera:

–Erakundearen jarduera: gehienez 15 puntu. Alderdi hauek baloratuko dira: Genero ikuspegia (hizkera inklusiboa, diagnostikoari, bilduma iraunkorrari eta aldi baterako erakusketei aplikatutako genero ikuspegiaren metodologia); digitalizazioa (webgunea, online jarduera eta argitalpenak (erabiltzaileak), bisita birtualak, bildumako piezak ikusteko sarrera birtuala (Sketchfab, eta abar), gizarte sareak, QR eta Podcast kodeak); ekipamendua txertatua dagoen lurraldearekin eta komunitatearekin lotzeko proiektuak (Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, beste toki entitate batzuekiko lankidetza, lurraldetik kanpoko instituzioekiko lankidetza, obren mailegua); Museoen Nazioarteko Egunean parte hartzea, bilduma iraunkorraren balioa nabarmentzeko zabalpeneko jarduketak eta jarduerak (aldi baterako erakusketak, mintegiak eta hitzaldiak, kontzertuak eta proiekzioak); aldi baterako erakusketak, bisita gidatuak, tailerrak, audiogidak, material didaktikoa.

–Erakundean egindako hobekuntzak: gehienez 15 puntu. Instituzioak ondoren aipatzen den guztiari buruz egiten dituen ekintzak balioetsiko dira: ikerketa, dokumentazioa (erregistroa-inbentarioa), irisgarritasuna (egiturazkoa eta seinaleztapenarena), eraikina hobetzeko jarduerak, bilduma egonkorra hobetzekoak (bilduma handiagotzea), bilduma iraunkorra hobetzekoak (aparatu kritikoa eta museografia), kontserbazioa eta zaharberritzea.

–Jendearendako ordutegia/doakotasuna: gehienez 5 puntu. Kontuan hartuko da hilabetean osotara zenbat orduz irekitzen den eta zein astegunetan irekitzen den dohainik.

–Bisitari kopurua: 5 puntu gehienez, Museoen Atalaren publikoaren datuak biltzeko Eskuliburuan agertzen denaren arabera.

–Euskararen erabilera: gehienez 5 puntu. Kontuan hartuko da haren erabilera honako hauetan: seinaleztapena eta errotulazioa, zabalkunde euskarriak, bisita gidatuak, webgunea, gizarte sareak eta erabiltzaileendako arreta.

–Gaztelania eta euskara ez diren hizkuntzak erabiltzea: 5 puntu gehienez. Kontuan hartuko da haien erabilera honako hauetan: seinaleztapena eta errotulazioa, zabalkunde euskarriak, bisita gidatuak, webgunea, gizarte sareak eta erabiltzaileendako arreta.

c) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-garapenean egiten duen ekarpena (30 puntu gehienez), honen arabera:

–5.000 biztanletik beheitiko udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 30 puntu.

–5.000 eta 20.000 biztanle bitarte dituzten udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 20 puntu.

–20.000 biztanletik gorako udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 15 puntu.

Baremo hau aplikatuz eskatzaileek lortzen duten puntuazioak ezarriko du dirulaguntzak emateko lehentasun-hurrenkera laguntza finkoen modalitaterako.

11.2. Onartzen diren bildumen prebentzioko kontserbazio gastuetarako eskaerak 20 puntuz baloratuko dira gehienez, irizpide hauei jarraikiz:

a) Prebentzioko kontserbaziorako aurkeztutako proiektua nola egokitzen den museoko bildumaren edo bilduma museografiko iraunkorraren behar eta ezaugarrietara (gehienez 10 puntu).

b) Proiektuaren kalitatea: metodologia, ekipoa, antolakuntza eta kronograma (gehienez ere 10 puntu).

11.2 puntuko balorazioan gutxienez 10 puntu (% 50) lortzen ez dituzten prebentzioko kontserbazioko proiektuek (6. eranskina) ez dute laguntzarik jasoko. Baremo hau aplikatuz eskatzaileek lortzen duten puntuazioak ezarriko du dirulaguntzak emateko lehentasun-hurrenkera prebentzioko kontserbazio proiektuen modalitaterako.

Lehenbiziko fasean, entitate onuradun bakoitzak aurkezten duen proiektu bakar bati emanen zaio laguntza, hain zuzen ere 11.2 puntuko balorazio irizpideak aplikatuz puntuaziorik handiena lortzen duenari. Behin lehenbiziko fasea bukaturik, aurrekonturik badago, eskatzaile berberari beste proiektu baterako dirulaguntza ematen ahalko zaio.

12.–Ebazpena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez emanen dira laguntzak, entitate eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

Deialdia eman gabe gelditzen ahal da, osorik edo partez.

13.–Dirulaguntzen ordainketa.

Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, agiri hauek aurkeztuta eta proiektuak amaituta, prebentzioko kontserbaziorako laguntzen kasuan, 2021eko azaroaren 15era arte, egun hori barne:

–2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte honako hauetarako egindako gastuen eta ordainketen eta diru-sarreren frogagiriak:

  • Urteko aurrekontua 50.000 eurotik goiti duten zentroak: plantillan komisariotzaren arloan dauden langileen gastuak, lanaldi osoa izan nahiz partziala.
  • Urteko aurrekontua 50.000 eurotik beheiti duten zentroak: langileen, horniduren, mantentze-lanen eta zerbitzu profesionalen gastuak.

–2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean eginiko gastuak justifikatzeko ordainagiriak, justifikatzeko epea bukatu aurretik ordainduta egon behar dutenak (azaroaren 15a baino lehen).

–Prebentzioko kontserbazio proiektuen kasuan, egindako jarduketaren memoria aurkeztuko da.

–Jardueren memoria, 2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarteko datuekin. Urteko memoria osoa, hau da, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko datuak jasotzen dituena, aurkezteko azken eguna 2022ko urtarrilaren 31 izanen da.

–Atalak kontzesioaren unean ematen dituen taula normalizatuak, gastuak eta diru-sarrerak justifikatzen dituen konturako, behar bezala beteta.

14.–Gastuen eta diru-sarreren justifikazioa eta epeak.

Gastuen eta ordainketen justifikazioa eta diru-sarrerena honela eginen da:

–Atalak kontzesioaren unean ematen dituen taula normalizatuak, gastuak eta diru-sarrerak justifikatzen dituen konturako, betetzea, eta horiekin batera fakturak eta bankuaren ordainagiriak erantsiz, modu korrelatiboan.

–Frogagiriak 2021ean datatuak izan beharko dira, eta justifikatzeko epea bukatu baino lehen ordainduak (2021eko azaroaren 15era arte, egun hori barne). Gainera, fakturazio betebeharrak arautzen dituen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera bete beharko dira.

–Onuradunak funts berekiak edo bestelako dirulaguntza edo baliabideak erabili baldin baditu helburu berberetarako, justifikazioan aipatu beharko ditu.

–Langileria gastuak justifikatzeko honako hauek aurkeztu beharko dira: langileen nominak, interesdunek sinatuak, bakoitzari dagozkion TC inprimakiak, eta PFEZaren ordainketak egunean dituela frogatzeko agiriak. Diruzkoak ez diren ekarpenak ez dira inola ere onartuko.

14.1. Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko prozedura normalizatua:

–Dokumentazioa kapituluka edo kontzeptuka bereizita aurkeztuko da pdf formatuko fitxategietan, fakturak eta ordainagiriak modu korrelatiboan multzokatuta. (Adibidez: 1. zenbakiko faktura/1. ordainketa-frogagiria, eta abar).

–Atalak kontzesioaren unean ematen dituen taula normalizatuak, gastuak eta diru-sarrerak justifikatzen dituen konturako, betetzea.

–4. eranskina betetzea Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarri duen aldaketa kontuan hartuta.

Zeharkako zergak ez dira dirulaguntzaren xede izanen, entitate eskatzaileak horiek berreskuratu edo konpentsatzeko aukera baldin badu, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere (PFEZa).

Toki entitateek udal idazkaritzaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, gastuak noiz egin diren adierazita kontzeptuz kontzeptu, baita bakoitzaren zenbatekoa eta ordaindu direla konfirmatzeko egunak ere, kontuan hartuz gastuak eta ordainketak dirulaguntzaren indarraldiaren barrenean eginak izan beharko direla (gastuak urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte, eta ordainketak 2021eko azaroaren 15era arte, egun hori barne). Diruz lagunduriko proiektuak edo jarduerak diru-sarrerarik eragin baldin badu, horien ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.

Toki entitateetako edo beren mendeko entitateetako langileria gastuak eta horien ordainketa udal idazkaritzaren ziurtagiri baten bidez ere justifikatzen ahalko dira, kontzeptu hauek zehaztuta: lanpostuak, dagozkien soldatak eta lan arloko beste gastu batzuk.

Aholkularitza edo laguntza enpresek emandako ekipamenduko ondasunen horniduren edo zerbitzuen kasuan, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, entitate onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

15.–Kultur mezenasgoa: diruz lagundutako jardueren interes soziala.

15. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak edo jarduerak interes sozialekotzat hartuko dira, baldin eta lege horren 4. artikuluan adierazitako pertsona edo entitateren batek egiten baditu. Ondorio horretarako, eskatzaileek 5. eranskina beteko dute.

15.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, entitate onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekoak deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

15.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

16.–Entitate onuradunen betebeharrak:

–Laguntza hau zertarako eman den, helburu hori betetzea, bat etorriz dirulaguntza ematean Museoen Atalak ezarritako jarraibide teknikoekin.

–Eskumena duten kontrol organoek finantza kontrolerako eta egiaztapenerako egiten dituzten lanak onartzea eta eskatzen zaien informazioa ematea.

–Diruz lagunduriko proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera eta baliabideen berri ematea Museoen Atalari, justifikazioa egiten den egunean.

–Hasierako proiektuan egiten diren aldaketa guztien berri ematea Museoen Atalari. Aldaketa horiek egiteko, erakunde horren adostasuna beharko da.

–Nafarroako Gobernuaren logotipoa agertzea webgunean, testu honen ondoren: Laguntzailea.

–Sarreran, ikusteko moduan adieraztea Nafarroako Gobernuak laguntza eman duela.

–Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egiteko epea bukatu arte.

–Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena (4. eranskina) hilabeteko epean aurkeztea, dirulaguntza ematen dela jakinarazten denetik.

–Ezarritako epean aurkeztea gastuen eta ordainketen frogagiriak, diru-sarrerenak eta urteko jardueren memoria.

17.–Baldintzak ez betetzea.

16. puntuan adierazitako betebeharrak betetzen ez badira, emandako dirulaguntza ez da ordainduko.

18.–Bateragarritasuna beste dirulaguntza batzuekin.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek helburu bererako ematen dituzten beste dirulaguntzekin, baldin haien zenbatekoek ez badute gainditzen diruz lagunduriko jardueraren kostua. Deialdi honen bidez ematen den zenbatekoa eta beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuetatik edo jardueraren berezko funtsetatik datorrena baturik jardueraren kostua gainditzen bada, ordaindu beharreko dirulaguntzari muga bat ezarriko zaio, jarduerak ez dezan superabitik izan.

19.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Bete beharreko eredu guztiak deskargatu (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2106656