127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

99C/2021 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Berako Caveo Automotive Spain SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berako Caveo Automotive Spain SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31003612011997), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko martxoaren 9an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko martxoaren 5ean izenpetuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 10ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berako Caveo Automotive Spain SA enpresaren hitzarmen kolektiboa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2105848