127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko maiatzaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 1. aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea amaitutakoan.

Buñuelen, 2021eko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2108167