127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Aldaketa, Ur horniduraren eta saneamenduaren zerbitzuak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2020ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Ur horniduraren eta saneamenduaren zerbitzuak arautzen dituen ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an, eta jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita geratu da.

Aldatu egiten dira industriarako zein etxeko horniduraren zerbitzuagatik ordaindu beharreko kuotak, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera:

–Industriarako erabilera.

Horniduraren kuota finkoa: 18,00 euro hiruhilekoan.

Kuota aldakorra: kontsumitutako m³ bakoitzeko 0,95 euro.

Saneamenduaren kuota finkoa: 18,00 euro hiruhilekoan.

Industriarako hargunea, 1 hazbete arte: 193,73 euro.

Industriarako hargunea, 2,5 hazbete arte: 251,96 euro.

Industriarako hargunea, gainerakoak: 309,01 euro.

Suteetarako hargunea, 1 hazbete arte: 188,43 euro.

Suteetarako hargunea, 2,5 hazbete arte: 244,76 euro.

Suteetarako hargunea, gainerakoak: 300,06 euro.

–Etxeko erabilera.

Kuota aldakorra: kontsumitutako m³ bakoitzeko 0,80 euro.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2107832