127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Telekomunikazioak hedatzeko plana. Behin betiko onespena

Alkateak 2020ko ekainaren 12an emandako 2020-0140 Ebazpenaren bitartez, sarea hedatzeko plana onetsi zen, Adamo Telecom Iberia SAUk sustatuta eta Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hortaz, aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2108119