127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Kontribuzio bereziak, Olloko bidea kalean hirigintzako zerbitzuak ezartzeko

Metatutengo Barrutiko Udalak, 2021eko maiatzaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Onestea kontribuzio bereziak ezartzea finantzatzeko Metautengo Olloko bidea kalean hirigintzako zerbitzuak ezartzeko proiektuan jasotako obrak, Enrique Miranda udal teknikariak idatzia; kontribuzio horren zerga egiataea da obrak eragiten dien ondasunek lortzen duten onura edo balioaren igoera.

Bigarrena.–Tributu zehatza ezartzea eta antolatzea, honako hauen arabera:

–Obraren kostuaren aurreikuspena 31.056,71 euroan finkatu da eta Udalak bere gain hartuko duen kostua 3.105,67 euroan.

–Onuradunen artean banatzeko zenbatekoa ezartzea: 27.951,02 euro, hau da, kostuaren % 90. Obra egiteko aurrekontuaren kostu osoa aurreikuspen hutsa izango da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa bada, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

–Honako banaketa-modulua aplikatzea:

Hirigintzako Udal Planak ez du finkatzen zein den lurzati bakoitzean eraikitzen ahal den aprobetxamenduaren gehienekoa, baina fitxa partikularretan adierazten du lurzati bakoitzean eraikitzen ahal den etxebizitza kopurua, zeinahi izanik ere lurzatiaren azalera. Guztira 13 dira Hirigintzako Udal Planak onura jasoko duten lurzatietarako aurreikusten dituen etxebizitzak.

Era horretan, Olloko bidean ezarriko diren zerbitzu-sare berrietatik lurzati bakoitzak lor dezakeen onura lurzati bakoitzean eraikitzen ahal den etxebizitza kopuruaren araberakoa da.

Beraz, lurzati bakoitzeko kostuen banaketak ere, sare berrietara lotzen ahalko diren etxebizitza kopuruaren araberakoa izan beharko du.

Hirugarrena.–Onestea obra egiteak onura ekartzen dien subjektuen zerrenda, eta ezartzea horietako bakoitzak erakunde honi ordaindu beharreko zenbatekoa. (Espedientean I. eta II. Eranskin modura ageri dira).

POLIGONOA

LURZATIA

TITULARRAK

ZENBATEKOA

(eurotan)

1

151

ODI7116 /HV1629

2.199,51

1

15

MAAI6008

6.598,52

1

145

JMDO0541/JMDO/2417

4.399,01

1

146

MGCH2311

4.399,01

1

147

MCSL5306/MFSL7661

4.399,01

1

149

NER5136/CLV3476

2.199,51

1

150

NER5136/CLV3476

2.199,51

1

433

MCSL5306/MFSL7661

1.556,94

Laugarrena.–Ikusgai jartzea eta argitara ematea behin- behineko erabakiaren testu osoa erakundearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean hurrenez hurren, 30 egunez gutxienez; horien barrenean interesa dutenek espedientea aztertu ahal izanen dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://metauten.es helbidean).

Epe horretan, ukitutako jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan ezartzen den gisan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Metautenen, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2108085