127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikulua (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea), aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitzen dituela uste dutenek.

–Sustatzailea: Sociedad Cooperativa San Miguel-Trujal de Larraga.

–Jarduera: lokal industriala, olioa egiteko. Jarduera sailkatuaren espedientea. 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, 4C eranskina.

–Kokagunea: katastroko 3. poligonoko 898. lurzatia; Mirabuenas parajea.

Larragan, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2108195