127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan, interes orokorrekoak izan edo herritar frankori eragiten dieten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena

Lanzko Udalak, 2021eko maiatzaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen honako ordenantza hau: Herriko jabari publikoan, interes orokorrekoak izan edo herritar frankori eragiten dieten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lantzen, 2021eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2108190