127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Fermín Sartaguda Sanz.

Jarduera: biltegitako nabea.

Egoera: I industrialdea, F karrika. 15. lurzatia (4. poligonoa, 2377 lurzatia).

Cintruenigon, 2021eko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2108149