127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 57. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzea) eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (horren bidez onetsi zen foru lege horren erregelamendua).

Informazio honen xedea den espedientea eskuragarri dago eta udal bulegoetan kontsulta daiteke, 10:00etatik 14:00etara.

–Espedientea: 109/2021.

–Sustatzailea: GKN Ayra Servicio SA.

–Jarduera: nabe-biltegia.

–Kokalekua: 4. poligonoko 1730. lurzatia.

Zarrakaztelun, 2021ekomartxoaren 25ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2107827