127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI Ega 6 Sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena (Andosilla).

Nafarroako Ubidearen XXVI Ega 6 Sektoreko (Andosilla) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei aditzera ematen zaie Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, maiatzaren 24ko 539/2021 Ebazpenaren bidez, eremu horren lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia hartu duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen maiatzaren 24ko 49/2017 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Andosillako udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Udaletxean jendaurrean dagoen informazioa ikusi ahal izateko, aurretiko hitzordua eskatu beharko da. Nolanahi ere, informazioaren parte baterako sarbide errazteko Andosillako Udalaren web orrian informazio orokorra kontsultatzen ahalko da: planoak, memoria, finken zerrenda eta eremu ureztagarriak.

Hauek dira erabakia osatzen duten agiriak, interesdunek aztertzen ahal dituztenak: memoria; jabeen zerrenda alfabetikoa; murrizketa koefizientearen kalkulua; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; ordezko finkei gaineko egoera juridikoen eta kargen zerrenda; nahitaez zaindu eta babestu beharreko balio naturalak; aztarnategi ekologikoak; finken zerrenda, ureztapen azalera adierazita; esleipenen fitxak; poligonoen planoak, 1:5000 eskalan eginak; poligonoen plano horiek berak irudi eta guzti; babestu beharreko balio naturaleko ureztalurretako jarduketen, aztarnategi arkeologikoen eta bazkalekuen planoa, 1:5000 eskalan egina.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute berrantolamenduko interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3.a, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 21ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2108447