127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Mendabian goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. Espedientea: SAT11187.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Mendabiako udal-mugartea.

b) Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: “Mendabia” aire lineako saihesbidea (13,2 kV), Lodosa TBAn, 298. eta 303. euskarrien artean.

d) Aurrekontua: 10.847,23 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, esteka honetan ere kontsultatzen ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11187

Hori guztia, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 14an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

LODOSA TBA-ko “MENDABIA” 13.2 kV-eko LINEAREN SAIHESBIDERAKO PROIEKTUA, 298. ETA 303. EUSKARRIEN ARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRAK

J.M.

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Linearen luzera

Euskarriak

Pol.

Lurz.

Lur mota

m

Zabal. (m)

Un.

Zk.

MENDABIAKO UDAL-MUGARTEA

1

MARÍA CONCEPCIÓN CAMPOS SAINZ

AL

1

2,0

300

5

2969

ZEREALA

2

MARÍA CARMEN MATEO UZQUEDA

AL

1

2,0

301

5

499

UREZTALURRA

Laburdurak. T: jarduketa mota; AL: aireko linea elektrikoa; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia; Zabal.: kable elektrikoen zabalera.

Iragarkiaren kodea: F2108166