127. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1395/2021 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2963/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 8an emandako 360/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen zuzenean. Ebazpen hori 2021eko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 1063/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari. Lanpostu hauek esleitu dira:

–Julián Fernando Pérez Cobo jaunari 4276 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Celia Barricart Lisarri andreari 8721 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

2. Lehiatzaileei adieraztea ezen beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2021eko ekainaren 14an.

3. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 20 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuen lekualdatze lehiaketaren ondoriozko lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA
(Lekualdaketetarako)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

4144

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4145

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4146

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4147

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4149

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4155

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

4156

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6492

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6494

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

8171

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10671

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10672

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10664

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10665

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10666

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10667

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10668

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10669

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10670

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10772

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2108030