125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-95

Gaztandegi Dorrea SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gaztandegi Dorrea SA.

Xedea: Gaztandegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Unitate hidrogeologikoa: Basaburua-Ultzama.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Basaburua (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez, urteko 2.000 m³-koa da. Tratamendua koipegabetzearen bidez eginen da, koipegabetzeko DAF (Aire Disolbatuzko Flotagailua) ekipo bat, BIDA (bermikonpostajea) sistema baten bidezko tratamendu biologikoa, eta ondoren infiltrazioa zanga iragazleen bitartez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan, aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2107987