125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-A-90

Berueteko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduaren xedea da ura hartzea, gehienez ere 3,09 l/s-ko emaria, Otsola erreka-zuloaren eskuinaldean dagoen iturburu batetik, Beruete-Basaburuko (Nafarroa) udal-mugarteko Otsola alderdian, 13. poligonoko 11. lurzatian. Ura erabiliko da Berueteko bizilagunen (141 biztanle) eta aziendaren hornidurarako, Beruete-Basaburuko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean, gehieneko bolumena 28.815 m³-koa izanen da eta batez besteko emaria 0,92 l/s-koa kontsumo handieneko hilabetean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106808