125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aritzaletako UE-ZUR-22A unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzaren 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Zurukuaingo UE-ZUR-22A unitatearen birpartzelazio proiektua, hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzak 2021eko urtarrilaren 13an emandako Ebazpenarekin.

Bigarrena.–Birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba dadin, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Aritzalan (Deierri), 2021eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2108046