125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Elkanoko 8. poligonoko
52. lurzatian gutxieneko lurzatiaren azalera birdefinitzeko.
Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da 2021eko apirilaren 6ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi dela Hiri-jarduketarako plan berezia, Elkanoko 52. lurzatian gutxieneko lurzatiaren azalera birdefinitzeko, González Díez María Isabelek sustatuta.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko apirilaren 27an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108047