125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2021 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2021-2022 ikasturterako prozeduraren jarraibideak eta egutegia Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko.

Ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduak onetsitako oinarrien bitartez, arautu egin zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozedura. Foru agindu horren 2. oinarriaren 3. atalean ezartzen den moduan, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez finkatuko dira ikasturte bakoitzerako prozesua zehazteko jarraibideak eta datak, baita prozesua garatzeko beste alderdi batzuk ere.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, baita zenbait erakunde eta entitatetan garatzen diren programetan ere, egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozedura ikasturte bakoitzaren azkeneko hilabetean eginen da, ekainean. Horregatik, beharrezkoa da ikasleak onartzeko egutegiari buruz behar den ebazpena ematea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta beste alderdi batzuk 2021-2022 ikasturterako. Hori guztia ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan dago jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 12an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan
onartzeko prozeduraren jarraibideak

1. 2021-2022 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta 1. modalitateko Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozesuan aplikatuko diren oinarriak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpenean jasotakoak dira, ebazpen horren bidez onetsi baitziren Nafarroako Foru Komunitatean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta 1. modalitateko Lanbide Lantegiak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia 2020-2021 ikasturterako. Betiere, arau hauei jarraikiz jokatuko da:

1. eranskina.

2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuan, eranskin honetako oinarri guztiak aplikatuko dira, salbu eta ondoren adierazten diren xehetasunak:

a) Sartzeko nota kalkulatzeko prozedura honela eginen da, maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpenean adierazitakoa ukatu gabe:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatzeko, hurrengo mailara pasatzeko eta titulazioa lortzeko arauak ematen dituen urtarrilaren 20ko 4/2017 Foru Aginduaren 7.4 artikuluan ezarrita dagoen bezala, ebaluazio arruntean irakasgai, proiektu edo esparruren batean kalifikazio negatiboa lortzen duten ikasleak azken ebaluazio bereziko proba egitera aurkeztu beharko dira gainditu ez duten irakasgai, proiektu edo esparru horietan.

Batez besteko nota honela kalkulatuko da:

–Ebaluazio arruntean lortutako kalifikazioarekin, kalifikazio positiboa izan duten irakasgai, proiektu edo esparruen kasuan.

–Ebaluazio berezian lortutako kalifikazioarekin, ebaluazio arruntean kalifikazio negatiboa izan duten irakasgai, proiektu edo esparruen kasuan. “Ez aurkeztua” (EA) edo “Gainditu gabe, progresiboa delako” (GGP) kalifikazioak kalifikazio negatibotzat hartuko dira, eta halakoetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegi batean sartzeko nota kalkulatzeari begira, 1 kalifikazio gisa jasoko dira.

b) Inskripzio orrian adierazitako aukerak egiaztatu ordez, egindako inskripzioaren Kontsulta erabiliko da Educa atarian:

Ikasleek Educa atarian kontsultatzen ahalko dute egindako inskripzioa. Horretarako, nahitaezkoa dute helbide elektroniko baliozko eta aktibo bat ematea inskripzio orrian.

Helbide elektroniko hori ez adierazteak ekarriko du egindako inskripzioa egiaztatzeari uko egitea.

c) Onartzeko prozesuan aplikatu beharreko zozketa aipatzen denean, 2021-2022 ikasturtean onartzeko prozesuan erabiliko den zozketaz ari da.

d) 2019-2020 ikasturteari buruz egiten diren erreferentziak 2020-2021 ikasturteari eginak balira bezala ulertu behar dira; eta 2020-2021 ikasturteari buruzkoak, berriz, 2021-2022 ikasturteari eginak balira bezala.

e) Zerrendak webgunean argitaratuko dira, eta, horrez gainera, baita Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Oinarrizko Lanbide Heziketan izena ematea” tramiteen fitxan ere, helbide honetan:

https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6969/Oinarrizko-Lanbide-Heziketan-izena-ematea

f) 12. eranskinean adierazitako egunen erreferentziak bat datoz ebazpen honen 2. eranskinean adierazten direnekin.

2. eranskina.

2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuan, eranskin honetako oinarri guztiak aplikatuko dira, salbu eta ondoren adierazten diren xehetasunak:

a) Lanbide Lantegietan inskribatzen diren 16 urtetik gorako ikasleen kasuan, sartzeko nota kalkulatzeko prozedura honela eginen da, maiatzaren 4ko 43/2020 Ebazpenean adierazitakoa ukatu gabe:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatzeko, hurrengo mailara pasatzeko eta titulazioa lortzeko arauak ematen dituen urtarrilaren 20ko 4/2017 Foru Aginduaren 7.4 artikuluan ezarrita dagoen bezala, ebaluazio arruntean irakasgai, proiektu edo esparruren batean kalifikazio negatiboa lortzen duten ikasleak azken ebaluazio bereziko proba egitera aurkeztu beharko dira gainditu ez duten irakasgai, proiektu edo esparru horietan.

Batez besteko nota honela kalkulatuko da:

–Ebaluazio arruntean lortutako kalifikazioarekin, kalifikazio positiboa izan duten irakasgai, proiektu edo esparruen kasuan.

–Ebaluazio berezian lortutako kalifikazioarekin, ebaluazio arruntean kalifikazio negatiboa izan duten irakasgai, proiektu edo esparruen kasuan. “Ez aurkeztua” (EA) edo “Gainditu gabe, progresiboa delako” (GGP) kalifikazioak kalifikazio negatibotzat hartuko dira, eta halakoetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegi batean sartzeko nota kalkulatzeari begira, 1 kalifikazio gisa jasoko dira.

b) Inskripzio orrian adierazitako aukerak egiaztatu ordez, egindako inskripzioaren Kontsulta erabiliko da Educa atarian:

Ikasleek Educa atarian kontsultatzen ahalko dute egindako inskripzioa. Horretarako, nahitaezkoa dute helbide elektroniko baliozko eta aktibo bat ematea inskripzio orrian.

Helbide elektroniko hori ez adierazteak ekarriko du egindako inskripzioa egiaztatzeari uko egitea.

c) Onartzeko prozesuan aplikatu beharreko zozketa aipatzen denean, 2021-2022 ikasturtean onartzeko prozesuan erabiliko den zozketaz ari da.

d) 2019-2020 ikasturteari buruz egiten diren erreferentziak 2020-2021 ikasturteari eginak balira bezala ulertu behar dira; eta 2020-2021 ikasturteari buruzkoak, berriz, 2021-2022 ikasturteari eginak balira bezala.

e) Zerrendak webgunean argitaratuko dira, eta, horrez gainera, baita Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Lantegietan izena ematea” tramiteen fitxan ere, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Lanbide-Lantegietan-izena-ematea

f) 12. eranskinean adierazitako egunen erreferentziak bat datoz ebazpen honen 2. eranskinean adierazten direnekin.

2. ERANSKINA

2021-2022 ikasturteko onarpen prozesuaren egutegia

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak - Lanbide Lantegiak

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Inskripzio epe arrunta (inskripzio orriak aurkeztekoa)

Ekainaren 2a

Ekainaren 11

14:00ak arte

Azken eguna EDUCA sisteman inskribatutako ikasleen datuak sartzeko (inskripzioa hartzen duten ikastetxeak)

Ekainaren 18a

Azken eguna EDUCA sisteman “ERREP” zutabea betetzeko, “Ikastetxearen matrikula-aurreikuspena” izeneko atalean (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Ekainaren 21a

14:00ak arte

Azken eguna Oinarrizko Lanbide Heziketan inskripzioa berresteko: (Azken eguna Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena aurkezteko)

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna Lanbide Lantegian inskripzioa berresteko (1. modalitateko Lanbide Lantegietan inskribatzeko azken proposamena/Zinpeko aitorpena aurkezteko azken eguna)

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko, behar izanez gero

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna ikasturteko bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna Gazte Bermearen Sisteman inskribatuta dagoela frogatzeko dokumentazioa aurkezteko, behar izanez gero

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 29a

14:00ak arte

Azken eguna ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Departamentuari jakitera emateko zein den sartu berrien ikaspostuen aurreikuspena, lantegi/ziklo eta talde bakoitzeko, gero Hezkuntza Departamentuak behin betiko ikaspostu kopurua zehazteko.

Uztailaren 2a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 12a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 12a

Uztailaren 14a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 16a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 19a

Uztailaren 22a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 26a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 27a

Uztailaren 30a

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURARAKO HUTSIK DAUDEN IKASPOSTUAK ZEHAZTU ETA ADITZERA EMAN AURRETIK EGIN BEHARREKO JARDUKETAK

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Abuztuaren 27a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Abuztuaren 30a

Abuztuaren 31

14:00ak arte

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Irailaren 2a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 3a

Irailaren 6a

14:00ak arte

Azken eguna ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran inskribatu diren ikasleak sartzeko EDUCA sisteman (inskripzio ikastetxeak)

Irailaren 8a

13:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 9a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 10a

Irailaren 13a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 14a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 15a

Irailaren 16a

14:00ak arte

F2107937

Iragarkiaren kodea: F2107937