125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

20/2021 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prestakuntza beka bat esleitzen duena. Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzako beka bat da, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.

Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak txosten bat prestatu du. Bertan aditzera ematen du Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 25eko 8/2021 Ebazpenaren bidez prestakuntza beka baterako deialdia onetsi dela. Beka Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzat da eta Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

Gainera, txosten horretan adierazten da eskabideen Ebaluazio Batzordeak, 2021eko apirilaren 22ko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu duela, baita izan daitezkeen ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak horri buruz emandako txostenean.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzako beka ematea Andrea Guiñón Elizari andreari, puntuazio altuena lortu duen izangaia delako: 7,25 puntu. Aurreikusten da beka 2021eko maiatzaren 1ean hasi eta 2022ko apirilaren 30ean bukatuko dela, eta hurrengo bi urteetan luzatzen ahalko da, 2024ko apirilaren 30era arte, apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak ahalbidetzen duen hiru urteko kontratazioa bete arte, hain zuzen.

Prestakuntza bekarako gastua 13.540,92 eurokoa izanen da, bekaren hamabi hilabeterako, honela banatua:

2021. urtean, gastua, osotara, 8.978,87 euro izanen da. Kopuru hori 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko 090002 09110 4809 232100 partidaren kargura egotziko da. Kopuru hori honela banatuko da:

8.640,00 euro 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko partidaren kargura egotziko dira, 8 hilabeteko soldatak ordaintzeko.

–338,87 euro, zazpi hilabetez gizarte segurantzako enpresaren kuota ordaintzeko, 48,41 eurokoa baita, 2021eko maiatzetik azarora arte.

2021eko abenduko 48,41 euroko kuota 2022ko urtarrilean ordainduko da, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura.

2022rako, gastua, osotara, 4,562,05 eurokoa izanen da, baldin eta horretarako kreditu egoki aski bada, eta 2022. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura egotziko da. Kopuru hori honela banatzen da:

4.320,00 euro, 2022ko urtarriletik apirilera arteko hileko soldatak ordaintzeko.

242,05 euro, gizarte segurantzako kuota bost hilabetez ordaintzeko, 2021eko abendutik 2022ko apirilera.

Hurrengo urteetan, beka luzatzen bada, zenbatekoak berberak izanen dira: 1.080 euro gordin hilean, gehi gizarte segurantzako kuotari dagozkion 48,41 euro hilean.

2022-2023 eta 2022-2024 urteetan luzatzen diren beken gastua urte horietako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen diren partiden kargura egotziko da, baldin eta horretarako kreditu egoki aski baldin badago.

2022., 2023. edo 2024. urteetan gizarte segurantzako kuota eguneratzen bada, erreserbatutako eta baimendutako kopuruak ere eguneratuko dira.

2. Prestakuntza bekaren eskabidean alegatutako merezimendu guztien jatorrizko frogagiriak edo kopia konpultsatuak eskatzea Andrea Guiñón Elizariri, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz.

3. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:

ZUNZARREN AVELINO, IRATI: 6,50 PUNTU.

BAZTARRICA IRIGOYEN, AITOR: 6,00 PUNTU.

ILARREGUI SORIANO, EUGENIA: 5,75 PUNTU.

SOTO MORALEDA, NATALIA: 5,50 PUNTU.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalera, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 23an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2107926