125. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

43E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, “2021eko ekitaldian kultura arloan mugaz gaindiko lankidetzarako jarduerak bultzatzeko toki erakundeetarako dirulaguntzak” dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 561237.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 100.000 euroko partida bat sartu du 2021erako aurrekontuetan, mugaz gaindiko kultura proiektuak diruz laguntzeko; lankidetzarako jarduera horiek Nafarroako Foru Komunitatearen eta Akitania Berriaren (Frantzia) arteko mugaz gaindiko harremanak garatzen eta sendotzen lagundu behar dute 2021eko ekitaldian, COVID-19ak eraginiko pandemiaren ondoriozko egoerak sorturiko krisialditik lehengoratzeko testuinguru batean.

Aurreikusiriko laguntzak toki erakundeek eta toki erakundeen elkarteek eginiko mugaz gaindiko kultura proiektuen garapena finantzatzeko emanen dira.

Deialdi hori Arautzeko Oinarriak onesteko izapideak hasi behar dira; deialdia norgehiagoka-araubidean garatuko da.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2021eko ekitaldian kultura arloan mugaz gaindiko lankidetzarako jarduerak bultzatzeko toki erakundeetarako dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2530-4609-334104: Mugaz gaindiko kultura proiektuetarako dirulaguntzak. EUROESKUALDEA

2021

100.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen aurka, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarririko moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 30ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

2021-EKO EKITALDIAN KULTURA ARLOAN MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZARAKO JARDUERAK BULTZATZEKO TOKI ERAKUNDEETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA ARAUTZEKO OINARRIAK

1.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea 2021eko ekitaldian kultura arloan mugaz gaindiko lankidetzarako jarduerak bultzatzeko toki erakundeetarako dirulaguntzen emakida arautzea da; lankidetzarako jarduera horiek Nafarroako Foru Komunitatearen eta Akitania Berriaren (Frantzia) arteko mugaz gaindiko harremanak garatzen eta sendotzen lagundu behar dute, COVID-19ak eraginiko pandemiaren ondoriozko egoerak sorturiko krisialditik lehengoratzeko testuinguru batean.

Aurreikusiriko laguntzak mugaz gaindikoak izan beharko dira, eta toki erakundeek eta toki erakundeen elkarteek eginiko kultura proiektuak garatzeko erabiliko dira, helburu hauekin:

–Mugaren bi aldeetako udaletako kultura zerbitzuen lankidetzan aritzea, harremanak ezartzeko, mugikortasuna sustatzeko, jardunbide egokiak transmititzeko, kudeaketa laneko metodoak bateratzeko, proiektu komunetan eta antzeko ekintzetan lan egiteko taldeak osatzeko.

–Kulturaren esparruan publikoak sortzen, prestatzen eta fidelizatzen laguntzea.

–Hainbat alderdi jorratzen dituzten gaitasun berriak eskuratzea, hala nola, hezkuntzaren eta kulturaren arteko harremanak, kulturen arteko elkarrizketa eta Garapen Jasangarriko Helburuak kulturan txertatzea.

–Kultura eragile publiko eta pribatuen sormena bultzatzea, zirkuituak, programazioak, guneak, egoitzak eta abar koordinatuta.

Deialdi honen xedetik kanpo gelditzen dira merkataritza edo irabaziak helburu dituzten jarduerak, edo erabilera profesional pribatukoak, bai eta beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten proiektuak eta jarduerak ere.

2.–Finantzaketa.

Laguntza horiek finantzatzeko, 100.000 euro bideratuko dira, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2021erako aurrekontuen kargura, A20002 A2530 4609 334104 aurrekontuko partidatik (“mugaz gaindiko kultura proiektuetarako dirulaguntzak-Euroeskualdea”).

3.–Erakunde onuradunak.

Nafarroako toki erakundeek eta toki erakundeen elkarteek jasotzen ahal dituzte deialdi honen dirulaguntzak. Halaber, entitate edo erakundeak onuradun izaten ahalko dira baldin eta horien bidez udalerriek kultura jarduerak zuzenean kudeatzen badituzte.

Ez dute onuradun izateko aukera izanen, ordea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarririko egoeraren batean dauden erakundeek, edo sexu edo genero bereizkeria eragiten duten lan jardunbideak egin edo onartzeagatik zehapen edo kondenaren bat jaso dutenak, nola administrazio ebazpen bidez hala epai judizial irmo bidez.

4.–Denbora tarte diruz lagungarria eta laguntzaren zenbatekoa.

Proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean garatu behar dira.

Deialdi honetan aurreikusiriko dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko laguntza batean dautza, mugaz gaindiko kultura jarduerak egiteko (Nafarroako lurralde eremuari eta Akitania Berriko –Frantzia– eskualdeari loturikoak).

Hurrengo apartatuan zehazturiko gastuen % 100eko dirulaguntza batean etzanen da laguntza, proiektu bakoitzeko onetsiriko aurrekontu diruz lagungarriaren 25.000 euro izanik gehieneko muga (hau da, diruz lagungarriak ez diren gastuak kontuan izan gabe).

Dirulaguntza ematen denean aurrekontu esleipena gainditzen bada, behar adinako estaldurarik gabe geratu den proiektua birformulatzeko aukera proposatuko da, lorturiko puntuazioaren arabera.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

Dirulaguntza honen ondorioetarako, bidaia gastuak diruz lagungarriak izanen dira (ostatua eta mantenua), beharrezkoak badira aurreikusiriko mugaz gaindiko jarduerak egiteko, baita proposamenean aurreikusiriko jarduerak egiteko behar diren gastuak ere, betiere merkatuko prezioen araberakoak badira.

Gastu horiek 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, biak barne.

1. Bidaia gastuak:

Garraio publikoko gastuak (hegazkina, trena edo autobusa), automobil edo furgonetako garraioa, ostatua (hotela) eta bidaiaren mantenua aurreko paragrafoan adieraziriko lurralde eremuan lagunduko dira diruz, betiere Nafarroako Gobernuaren 2012ko azaroaren 28ko Erabakian (2012ko abenduaren 17ko NAOn –244. zenbakia– argitaratua) edo horren ordezko arauan xedaturikoaren arabera.

–Proposaturiko jarduerak egiteko behar-beharrezkoak diren gastuak baino ez dira onartuko.

–Hegazkinez eginiko joan-etorriak turista klasean eginen dira, eta gainerako garraiobideetan turista klasean edo horren baliokideetan.

–Turismo edo furgoneta bat erabiltzen bada, kilometro bakoitzeko 0,30 euro ordainduko da tarifa gisa.

–Hotelean emaniko gau bakoitzeko emanen den gehieneko zenbatekoa inoiz ez da izanen 150 euro baino altuagoa (BEZa kenduta).

–Gastu horiek berariaz justifikatu beharko dira aurkezturiko jarduera memorian, zein jarduerari dagozkion adierazita.

2. Proiektua egiteko zuzeneko gastuak:

Beharrezko gastuak dira ekitaldiak antolatzeko (hala nola profesionalak kontratatzea ikuskizunak, egonaldiak, laborategiak, bitartekaritza jarduerak eta parekoak gauzatzeko), topaketetan parte hartzeko eta mugaz haraindiko azterlanak edo jarduerak egiteko jomuga dutenak, baldin eta artikulu honetan ekintza diruz lagungarri gisa zehazten badira eta oinarri hauetako 1. artikuluan adieraziriko kategorizazioa eta helburua betetzen badituzte, bai eta proiektuaren komunikazio gastuak ere.

–Proposaturiko jarduerekin lotura zuzena duten gastuak baino ez dira onartuko, ez badira entitate horren ohiko gastuak.

–Gastu horiek berariaz zehaztu beharko dira erakunde onuradunei igorririko fakturetan, eta zer jarduerari dagozkion adieraziko da.

3. Ez dira diruz lagungarriak izanen langileei dagozkien gastuak edo entitatearen funtzionamendu arruntaren ondoriozkoak (zeharkako gastuak, hala nola alokairuak, garbiketa, fotokopiak, posta, telefonoa, etab), ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak barne. Ikuskizunen eta antzekoen kasuan, ez dira diruz lagunduko ez gauzatze gastuak ez egile eskubideengatiko gastuak.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legeari jarraikiz, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zenbatekoa kenduko da baldin eta zerga hori jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

4. Ekintza diruz lagungarriak:

–Kulturako udal zerbitzuen mugaz gaindiko topaketak. Kultura lankidetzari buruzko bestelako jardunaldi, topaketa, tailer eta mintzaldi batzuk.

–Udaletako kultura zerbitzuek kudeaturiko kultura egoitzetarako programak bi lurraldeetako gazte sortzaileentzat.

–Kulturaren esparruan publikoak sortzen, prestatzen eta fidelizatzen laguntzen duten mugaz gaindiko proiektuak.

–Publikoen gaineko informazio sistema komunei buruzko mugaz gaindiko azterlanak.

–Hezkuntzaren eta kulturaren arteko loturari, kulturaren eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) arteko loturari edo kulturartekotasun alderdiari buruzko mugaz gaindiko proiektuak.

–Mugaz gaindiko lankidetza profesionala eta kultura eragile publiko eta pribatuen prestakuntza: jardunbideak aztertzea, erreferentziazko protokoloak identifikatzea, jardunbideak eta protokoloak perfekzionatzea, hizkuntzetako prestakuntza gauzatzea, etab.

–Mugaz gaindiko kultura lankidetzako programazioak arte eszenikoen eta musikalen, ikusizko arteen, ikus-entzunezkoen eta arte plastikoen esparruan.

6.–Eskabideak eta agiriak aurkeztea.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

a) Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Bertan identifikatzeko, baliozko ziurtagiri digitala izan behar da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskabidea aurkezten bada lehen esaniko modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago aurkeztu ahal izatea modu elektronikoan. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen elektronikoarena izanen da.

c) Eskabideak egiteko, laguntza fitxan dagoen eskabide formulario zehatza erabiliko da. Formulario hori behar bezala beteta eta sinatuta egon beharko da. Formulario horren bidez aurkezturiko eskabideak baino ez dira onartuko.

d) Nafarroako entitate batek baino gehiagok lankidetzan egiten dutenean ekintza bat, ekintza gauzatzea bere gain hartzen duenak aurkezten ahalko du eskabidea; halakoetan, ekintza gauzatzea bere gain hartzen duen entitateak ordainduko ditu sortzen diren gastuak. Eskabidean, orobat, alderdien arteko lankidetza nola artikulatuko den azalduko da, baita horien legezko ordezkarien sinadura ere.

e) Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak eta jakinarazpenak interesdunak eskabidean eta gaituriko helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Helbide horrek Nafarroako Gobernuak gaituriko jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren helbide honetan eskura daiteke gaituriko helbide elektronikoa eta jakinarazpen elektronikorako harpidetza: http://notificaciones.060.es. Horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea.

6.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntzen fitxan eskuratzen ahal den formulario espezifikoaren araberakoa izanen dira eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak (I. Eranskina):

–Proiektuaren azalpen memoria, non honako datu hauek jaso behar baitira:

a) Proiektuaren datuak (izenburua, deskribapena eta helburu orokorrak) eta erakunde parte-hartzaileen identifikazioa, 6.1.d) puntuan adierazirikoa kontuan izanik, hala badagokio.

b) Proiektuaren xede espezifikoak eta mugaz gaindiko izaeraren justifikazioa, pandemiak eraginiko krisiaren ondorioak arintzen laguntzea barne hartuta.

c) Akitania Berriko (Frantzia) erakundearekiko lankidetzaren deskribapena (erakundearen antolakuntzaren eskema eta bere gain hartzen dituzten rolak/erantzukizunak). Mugaz gaindiko lankidetzarekin loturiko proiektuetan parte hartzen duten erakundeen ibilbidea adierazteko apartatu bat barne hartzea.

d) Ekintzen programa orientagarria, horien deskribapenarenarekin eta gauzatze egutegiarekin.

e) Proiektuaren publizitate, hedapen eta iraunkortasun jarduerak.

–Proiektua elkarlanean eta ordezkari gisa gauzatuko delako adierazpena, hala badagokio (II. eranskina).

–Proposaturiko ekintza eta jarduerei loturiko gastuen aurrekontu xehatua eta diru sarreren aurreikuspena (hala badagokio). (III. eranskina).

–Gardentasun adierazpena, betebehar hori existitzen den kasuetan (VI. eranskina).

Agiriak euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da.

Artxibo digital horietan erantsiriko elementu guztiek unitate kudeatzaileak dauzkan programa informatiko batekin edo batzuekin bateragarriak izan beharko dute: Libre Office 5.1., Microsoft Office 2003, Adobe Acrobat Reader DC 2015 eta Reproductor de Windows Media.

Eskabidea aurkezteak berekin dakar deialdi honetako oinarrietan zehazten diren baldintzen onarpen formala eta esanbidezkoa.

Deialdia kudeatzen duen zerbitzuak espedientea tramitatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak eskatzen ahalko ditu, interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatzen dutenean izan ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2. artikuluan ezarririko baldintza eta ondorioekin, eskabidean esanbidez adierazten dutenean. Kasu horretan, deialdi honen 5. apartatuan eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

Jarduketa hauei edota datu pertsonalen babesari buruzko beste edozein jarduketei dagokienez, lege hauetan ezarririkoa beteko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea; Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa; gaiari buruz gainerako legerian xedaturikoa ere bete beharko da.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie entitate eskatzaileei.

7.–Ebaluazioa eta ebazpena

7.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedaturikoari jarraikiz. Prozedura honen funtsa aurkezturiko eskabideen konparaketa egitea da, proiektuak baloratzea, beraien artean lehentasunen bat ezartze aldera. Baloraziorik hoberena lortu dutenei adjudikatzen zaizkie dirulaguntzak, deialdian adieraziriko kreditu erabilgarriaren baitan zehazturiko mugetan.

7.2. Prozedura honen organo kudeatzailea Kultur Ekintza Zerbitzua izanen da. Hark eginen ditu prozedura sustatu eta espedientea tramitatzeko beharrezko jarduketak, legaltasun, publikotasun, objektibotasun, gardentasun, berdintasun eta bereizkeriarik ezaren printzipioen arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen duenaren arabera.

7.3. Batzorde bat sortuko da eta aurkezturiko proiektuak ebaluatuko ditu batzorde horrek, deialdi honen 8. oinarrian zehazten diren irizpideei jarraikiz.

Ebaluazio batzordea honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Lorenzo García Echegoyen, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Joaquín Llansó Sanjuan, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

–1. epaimahaikidea: Estefanía Munárriz Nuin, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Marisol Martínez Caspe, Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

–2. epaimahaikidea: Marina Roncal Delgado, Eskualdeen Arteko eta Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Pedro María Pellejero Goñi jauna, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendaria.

–Pätrick Ullate García, Kultur Ekintza Zerbitzuko goi mailako tituluduna, zeinak idazkari gisa jardunen baitu, hitz egiteko eskubidearekin baina ez bozkatzekoa.

Ordezkoa: M.ª José Redín Armañanzas, Kultur Ekintza Zerbitzuko goi-mailako tituluduna.

Batzorde horrek eskabideen ebaluazioa eginen du, eta haren irizpena loteslea izanen da.

Ebaluazioaren arabera, organo kudeatzaileak Kulturako zuzendari nagusiari helaraziko dio ebazpen proposamen bat. Proposamen horrek dirulaguntza emateko proposaturiko eskatzaileen zerrenda jasoko du, esleituriko zenbatekoarekin.

Eskabideak betetzen ez baditu finkaturiko baldintzak, edo osorik ez badago, kudeaketa organoak entitate interesdunari eskatuko dio jakinarazten dionetik gehienez ere bost egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio ezen, eskabidea zuzentzen ez badu, eskabideari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzen duen ebazpena emanen dela.

Egiaztatuta eskabidea beteta eta zuzen dagoela eta espedientearen 1. oinarrian adieraziriko jarduketa bati dagokiola, espedientea ezarririkoaren arabera barematuko da.

8.–Proiektuen balorazioa.

8.1. Gehienez ere 100 puntu emanen dira proposamenak baloratzeko. Honako hauek dira balorazio irizpideak, ondotik zehazten den puntuazioarekin:

–Mugaz gaindiko izaera. Lankidetzaren intentsitatea (25 puntu gehienez).

• Mugaz gaindiko lankidetzaren balioa identifikaturiko helburuak lortzeko (15 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Mugaz gaindiko lankidetzaren premia proiektua gauzatzeko

5 puntu gehienez

Lankidetzaren eragina kuantitatiboki eta kualitatiboki

5 puntu gehienez

Noraino den premiazkoa lankidetza koronabirusaren krisiaren ondorioak arintzeko

5 puntu gehienez

Lankidetzan parte hartzen dutenak (10 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Mugaz gaindiko lankidetzan parte hartzen dutenen jardunbidea

5 puntu gehienez

Kideen eskumena proposaturiko jardueretan

5 puntu gehienez

–Aurkezturiko jardueren programaren kalitatea (50 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Proiektua deialdiaren xedera egokitzea

Gehienez
10 puntu

Proiektuaren helburu orokorren argitasuna eta egokitasuna

Gehienez
10 puntu

Aurreikusiriko jardueren egokitasuna proiektuko helburuak lortzeko

Gehienez
20 puntu

Proiektuaren zabalkunderako eta publizitaterako neurriak

5 puntu gehienez

Proiektua iraunarazteko neurriak

5 puntu gehienez

–Proiektuaren jasangarritasun soziala (5 puntu gehienez):

PUNTUAZIOA

Proiektuan genero ikuspegia sartzea, bai eta eginkizun, gai eta eduki guztietan eta publikoekiko harremanean emakumeen eta gizonen presentzia orekatzea ere

Gehienez 2 puntu

Bazterkeria arriskuan dauden edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna errazteko neurriak sartzea

Gehienez 2 puntu

Prestakuntza jarduerak euskaraz/euskararen presentzia

1 puntu gehienez

–Proiektuaren aurrekontua (20 puntu gehienez).

Baloratuko da aurrekontuak dituen egokitasuna eta koherentzia jarduerak egiteko eta aurreikusiriko emaitzak lortzeko.

8.2. Ebaluazioaren ondoren guztira 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

9.–Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Kulturako zuzendari nagusiak ebazpena emanen du deialdi honen xedeko dirulaguntzak eman eta esleitzeko, diruz lagunduko den eskabideen kopurua adieraziz eta bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuta; halaber, prozedurak dirauen artean gertaturiko gorabehera guztiak ebatziko ditu.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta harturiko ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta esanbidez adieraziko da zein eskabidea ezetsi diren, halakorik baldin bada.

9.2. Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen hau interesdunei jakinaraziko zaie, deialdi honetara eskabideak aurkezteko azken egunetik hasi eta gehienez hiru hilabeteko epean. Epe hori ebazpenik esanbidez jakinarazi gabe bukatzen bada, eskabidea ezetsi dela ulertzen ahalko dute interesdunek.

9.3. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

9.4. Halaber, eskatzaileari horren berri emanen zaio entitateak eskabidean emaniko eta gaituriko helbide elektronikoaren (GEH) bitartez. Halaber, eskatzaileak harpidetua egon beharko du Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikoetarako gaiturik duen prozeduran.

(Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es webgunean eskuratzen ahal da GEH, eta jakinarazpen elektronikorako prozeduretan izena eman; ziurtagiri digitala beharko da horretarako.)

9.5. Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.6. Erakunde onuradunen batek eman zaion laguntzari uko egiten badio, Kulturako zuzendari nagusiak beste ebazpen bat ematen ahalko du deialdi honetan aurrekonturik ez izateagatik dirulaguntza eman gabe geratu den hurrengo erakunde eskatzailearen alde.

10.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

10.1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarririko betebehar orokorrak betetzea.

10.2. Kultur Ekintza Zerbitzuari jakinaraztea, 5 egun balioduneko epean dirulaguntzak emateko ebazpena jasotzen denetik aurrera, dirulaguntzaren xedeko ekintzaren baterako dirulaguntzari uko egiten zaiola, proiektua ez bada eginen edo ezin badira deialdian ezarririko epeak bete.

10.3. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko betebeharrak betetzea.

10.4. Diruz lagunduriko ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Kultur Ekintza Zerbitzuari, ekintza horiek gauzatu aurretik.

Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

10.5. Dirulaguntzaren xedeko gastuak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarririko epeetan.

10.6. Dirulaguntzaren xede den ekintzaren gaineko informazio eta publizitate guztietan adieraztea Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela ekintza horrek. Ezarririko betebeharren bat betetzen ez bada, onetsiriko dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo dirua itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren webgunean kontsulta daitezke: http://www.navarra.es/home_eu/Gobierno+de+Navarra/Simbolo+oficial/, eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

10.7. Jasoriko funtsen erabilera justifikatzeko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

10.8. Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

11.–Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikatzeko modua.

11.1. Dirulaguntza bukaeran ordainduko da; hau da, diruz lagunduriko programak gauzatzeko epea amaitzean. 2021eko azaroaren 12a bitartean, egun hori barne dela, diruz lagunduriko proiektuaren memoria ekonomikoa eta jardueretakoa aurkeztu behar dute eskatzaileek, deialdi honen oinarrietan ezarririko moduan, aurrez onartu eta ziurtatu ondoren aurkezturiko dokumentazioa gauzatu den jarduerari dagokiola.

Dirulaguntza ordaintzeko ondorioetarako, justifikatzen ahal den gastutzat joko da justifikazioak aurkezteko epeak amaitu baino lehen ordaindu dena (hau da, 2021eko azaroaren 12ra arte), baldin eta gastua proiektua gauzatzeko epearen barnean badago (hau da, 2021eko urriaren 31ra arte).

Eginiko jarduketen justifikazioa 2021eko azaroaren 12a baino geroago aurkeztuz gero, emaniko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Ordainduriko laguntzaren zenbatekoa eginiko eta onarturiko gastu osoaren % 100 izanen da.

11.2. Justifikatzeko modua.

Justifikazioa telematikoki aurkeztuko da derrigorrean.

a) Diruz lagunduriko jarduerak eginik, onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, 2021eko azaroaren 12an beranduenez:

–Dirulaguntza jasoko duen proiektua justifikatzeko gauzatze memoria xehatua, aurreikusiriko helburuak betetzeari buruzko balorazioa barne hartuta, honako gidoi honi jarraikiz:

• Proiektuaren identifikazioa eta entitate parte-hartzaileen kopurua.

• Proiektuaren helburu orokorren eta espezifikoen betetzearen ebaluazioa.

• Ekintzen araberako ebaluazioa: gauzatze maila, gorabehera nabarmenak eta emaitzak.

• Memoria ekonomiko bat, ongi zehazturik zein diren diru-sarrerak (halakorik egonez gero), norberaren diru sarrerak ez ezik, nola entitate publikoetatik hala pribatuetatik datozenak xehatuta eta kontzeptuen arabera banaturiko gastuen zerrenda batekin.

• Entregatzekoen zerrenda.

Memoria horrek dokumentu base bat izanen du, honako honekin: aurkezturikoak, informazio euskarriak, argazkiak, laburpen bideoak, ekitaldietan parte hartu izana frogatzen duten zerrendak, eta proiektuko ekintzak egin direla frogatzen duten beste edozein.

–Behin betiko gastuak justifikatzeko taula. Laguntzen onuradunek taula bat egin beharko dute, non gastuen zerrenda bat jasoko baita, deialdi honen 5. oinarrian adieraziriko tipologiaren arabera, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko zerbitzuen katalogoko laguntza-fitxaren arabera (V. Eranskina).

Taula horretan zerrendaturiko gastuak modu korrelatiboan zenbakituta eta dagozkien jardueren arabera multzokatuta eta ordenatuta egonen dira.

–BEZa aitortzeko betebeharra izatearen edo betebehar horretatik salbuetsita egotearen ziurtagiria.

b) Kontu-hartzailearen edo idazkari-kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak ontzat emana (IV. eranskina) edo, bestela, entitateko idazkariarena, kudeatzaileak edo buruak ontzat emana; ziurtatu behar du entitateak emaniko informazioan ageri diren datuak egiazkoak direla.

12.–Dirulaguntzaren itzulketa.

Dirulaguntza ordaindu baino lehen, egiaztaturiko da ezarririko epeetan aurkezturiko justifikazio agiriak bat datozela diruz lagunduriko ekintzekin, dokumentazioa zuzena dela alde guztietatik eta dirulaguntzaren xedea bete dela.

Harturiko zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarririko baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira, edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarririko kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorturiko berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipaturiko artikuluan xedaturikoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarririko baldintzak.

13.–Dirulaguntzen metaketa eta bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak ez dira bateragarriak helburu berarekin jarduera berak garatzeko ematen diren beste dirulaguntza batzuekin, administrazio honek edo eskualdeko, tokiko, nazioko edo Europako beste administrazio publiko batzuek edo entitate publiko zein pribatuek eman.

14.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarririkoari jarraituko zaio.

15.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedaturikoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

16.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Dirulaguntza emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka edo berariazko edo ustezko ukoen aurka, administrazio publikoak ez diren entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedaturikoari jarraikiz.

Halaber, Administrazio Publikoek deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusiriko moduan eta epean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

I. eranskina.–Eskabidea.

II. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

III. eranskina.–Aurreikusiriko gastuen eta diru-sarreren xehetasunak.

III.2.–Aurreikusiriko gastuen xehetasunak, jardueren arabera banakatuta.

III.3 eranskina.–Aurreikusiriko diru-sarreren xehetasunak, jardueren arabera banakatuta.

IV. eranskina.–Ziurtagiriaren edo azken justifikazioaren eredua.

V. eranskina.–Gastuen azken justifikazioaren taula.

VI.3 eranskina.–Aurreikusiriko diru-sarreren xehetasunak, jardueren arabera banakatuta.

Deskargatu I. eranskinetik VI. eranskinera bitarte (DOC).

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2107171